LANGABEZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

9.700 langabe gutxiago zenbatu dituzte hirugarren hiruhilekoan Hego Euskal Herrian

Langabezia tasa % 9,42koa da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta % 9,65ekoa, berriz, Nafarroan. 2008tik lehen aldiz, langabezia tasa % 15etik jaitsi da Estatu espainiarrean.
18:00 - 20:00
9.700 langabe gutxiago zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian

Hego Euskal Herriko enplegu zerbitzu publikoek 9.700 langabe gutxiago zenbatu dituzte urteko hirugarren hiruhilekoan, Espainiako Estatistika Institutuaren Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (EPA) arabera. Guztira, 126.100 pertsona daude lanik gabe.

Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) dagokionez, 8.700 pertsonak aurkitu dute lana hirugarren hiruhilekoan (- % 8,3). Orotara, 95.800 langabe daude eta langabezia tasa % 9,42koa da.

Aurreko urteko hiruhileko bereko datuekin alderatuta, langabezia tasak % 18,99 egin du behera.

Halaber, lanean ari direnen kopurua % 0,77 igo da (7.200 pertsona gehiago).

Nafarroari dagokionez, 1.000 pertsonak aurkitu dute lana (% 3,21) azken hiruhilekoan. Langabezia tasa, ostera, % 9,65ekoa da.

Iazko hirugarren hiruhilekoko datuekin alderatuta, lana dutenen pertsonen kopurua 2.300 pertsonetan hazi da.

Estatu espainiarrean, ostera, 164.100 lagunek aurkitu dute lana hirugarren hiruhilekoan eta, guztira, 3.326.000 langabe daude. Langabezia tasa % 14,55ekoa da eta % 15eko langatik jatsi da 2008tik lehen aldiz.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X