LAN GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ELAk zazpi greba egun deitu ditu Gipuzkoako zahar egoitzetan abenduko azken astean

Sindikatuak urteko azken asterako egin du greba deialdia: abenduaren 24tik 26ra eta 28tik 31ra. LABek ere lanuzteak deitu ditu abenduaren 24rako eta 31rako.
Gipuzkoako zahar egoitzetako langileen elkarretaratzea
Gipuzkoako zahar egoitzetako langileen elkarretaratzea. Artxiboko argazkia: ELA sindikatua

ELA sindikatuak zazpi greba egun deitu ditu Gipuzkoako zahar egoitzetan urteko azken asterako, abenduaren 24tik 26ra eta 28tik 31ra. Lan baldintzak hobetzea eta lan hitzarmena berritzea eskatzen dute. Halaber, patronalaren jarrera "intolerantea" eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren "pasibotasuna" salatu ditu.

LABek ere lanuzteak deitu ditu abenduaren 24rako eta 31rako.

Bestalde, gutxieneko zerbitzuak areagotu izana salatu du ELAk. Are gehiago, urrirako eta azarorako Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak EAEko Justizia Auzitegi Nagusira eramango ditu sindikatuak, gehiegizkoak direla iritzita.

Horrez gain, grebarako eskubidea urratzea eta gatazka luzatzea leporatu dio Aldundiari.

ELAk hainbat aldarrikapen egiten ditu, besteak beste, "soldata igoera nabarmenak" eta "lan prekarietateari aurre egiteko" laneko baldintzak hobetzea.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X