Oneka: 'Emakumeen pentsioak gizonenak baino % 40 txikiagoak dira'
Oneka emakume pentsiodunen elkartearen hitzetan, “pobreziak emakume aurpegia du”, emakumezkoek “erretiro pentsio gutxiago eta pentsiorik baxuenak” jasotzen dituztelako. Zentzu horretan, Euskadin eta Nafarroan batezbeste “emakumeen pentsioak gizonenak baino % 40 txikiagoak” direla kritikatu dute. Gizonezkoen pentsioak 602 euro “gehiago” ditu, “emakumezkoen pentsioa baino % 68,4 handiagoa”.
Gainera, pentsio “baxuak” diru-sarrerak bermatzeko errentarekin osatzen dituzten pertsonetatik % 65 emakumeak dira, ziurtatu dutenez.
Euskadiko eta Nafarroako pentsiodunen elkarteek apirilaren 13rako eta maiatzaren 11rako deitu dituzten mobilizazioekin bat egin du Onekak, euren aldarrikapenak “erdian” jartzeko. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan manifestazioak egingo dituzte.
Emakumeen errealitateak “egiturazko bazterketa egoera” bat oinarri duela salatu du plataformak Bilbon. “Bizitzaren sostengua inposatzen zaie, sistema kapitalista heteropatriarkalaren ezinbesteko zati bezala”, nabarmendu dute. Horrela, “zaintza eta ugalketa lan ikusezin horrek enplegura benetako berdintasunean heltzea baldintzatzen du, eta ondorioz, pentsioa bera ere”, ohartarazi dute.
Egungo pentsioen sistema publikoa “zatiketa sexista eta baztertzaile horren gainean eraikita dago”, eta gizarte segurantzako legediak “emakumeen egoera leuntzen lagundu beharrean, neutraltasun itxura baten atzean, diskriminazioa betikotzen lagundu du”, azaldu dutenez.
Elkartearen ahotan, “lanpostu bat lortzeko zailtasuna, prekarietatea eta zaintza laneko erantzunkidetasun faltaren ondorioz, batez ere emakumeek ezkontideen kotizazioetatik eratorritako pentsioak kobratzen dituzte, eta erretiro pentsio propio gutxiago”. Horrela, emakumeek “alargun-pentsioen % 93,4” kobratzen dituzte, eta “gainerako % 6,6 gizonezkoek”.
Bestalde, etxe-langileen (gehienak emakumeak) gizarte segurantza erregimena salatu dute, “urteetako lanaren ostean pentsio duin baterako eskubiderik bermatzen ez duelako”.
Egoeraren aurrean, “kontziliazio eta erantzunkidetasun eraginkorrerako politika feministak” eskatuko dituztela azaldu du Onekak, “emakumeak enplegura baldintza eta eskubide berdintasunean heltzeko”. Era berean, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatuko dute, “pentsiodunen eta bereziki emakumeen pobrezia egoerarekin amaitzeko”.
Azkenik, “babes sozialeko sistema publikoan genero ikuspegia barneratzea” eskatu dute, “emakumeen egiturazko diskriminazioa arintzeko neurriak hartzeko”. Etxe-langileen gizarte segurantza erregimenaren “erabateko parekatzea” aldarrikatu dute, baita lana murrizteko eta banatzeko politikak ere, 60 urterekin erretiroa barne.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.