Tuvisa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Greba Gasteizko autobus zerbitzuan maiatzaren 6 eta 13an, eta mugagabea 17tik aurrera

Udalak egindako azken proposamenak ez ditu langileak konbentzitu, eta enpresa-batzordeak deitutako greba babestea erabaki dute batzarrean, arratsaldean.
Greba Gasteizko autobus zerbitzuan, maiatzaren 6an eta 13an, eta mugagabea 17tik aurrera.
Tuvisako autobus bat Gasteizen. Artxiboko irudia: EiTB.

Tuvisako beharginen batzarrak maiatzaren 6an eta 13an (astelehenak) greba egitea erabaki du. Era berean, Gasteizko autobusen langileek maiatzaren 17tik aurrera (ostirala) lanuzte mugagabea egitea adostu dute. Saskibaloiko Euroligaren azken fasea, Lauko Finala, hastearekin batera abiatuko dute.

Azken asteetan udal gobernuak eta enpresa-batzordeak zenbait bilera egin dituzte, akordio bat adostu eta lanuzteak bertan behera uzteko ahaleginean. Udalak "data eta neurri zehatzak" planteatu ditu proposamen batean, beharginen eskakizunei erantzuteko.

Hala ere, Udalak egindako azken proposamenak ez ditu langileak konbentzitu, eta enpresa-batzordeak deitutako greba babestea erabaki dute batzarrean, arratsaldean, Francisco Guzman enpresa-batzordeko presidenteak azaldu duenez. Horrela, beharginen % 85ek babestu dute greba.

Tuvisako 350 langileen eskaerak lau puntutan laburbildu daitezke: behin-behinekotasuna murrizteko lan eskaintza publiko bat deitzea, aurretiko erretiroen inguruko akordioa berreskuratzea, zenbait linearen frekuentzia areagotzea eta ibilbide amaierako geltokietan komunak jartzea.

Zure interesekoa izan daiteke

iberdrola galan pradales etxanobe bengoetxea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iberdrolak 125. urteurrena ospatu du Bilbon, begirada "argindarraren aroan" jarrita

Iberdrolak bere 125. urteurrena ospatu du astearte honetan Bilboko egoitzan. Erakundeetako eta enpresa munduko ordezkariak bildu dituen ekitaldi batean, konpainiaren historia gogoratu dute, eta "argindarraren aroa" deiturikoan jarri dute etorkizunerako begirada. Bere hitzartzean, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak esan du "euskal sustraiak" inoiz galdu ez dituen "proiektu integratzaile baten emaitza" dela gaur egungo konpainia. 

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "mediku sindikatu batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

El pago mediante Bizum llega a los comercios físicos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da

NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta ez da bitartekaririk (Visa, Mastercard…) beharko. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke; saltoki txiketarako, batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X