Eusko Jaurlaritzak 250 jarduera egingo ditu ikastetxeetako instalazioak hobetzeko
Hezkuntza Azpiegituren plan berriak ia 250 jarduera jasotzen ditu 2019-2023 aldirako. Lan horiek egiteko, berriz, 318 milioi euro bideratuko dituzte, aurreko planean baino 20 milioi (% 6,7) gehiago, 2014-2018 aldiko Azpiegitura Planarekin alderatuta.
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Olatz Garamendi Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearekin batera, 2019-2023 aldirako Hezkuntza Azpiegituren Plana aurkeztu dute asteazken honetan.
Batez ere, hezkuntza-instalazio publikoak hobetu edo egokitzeko lanak, ikastetxeak handitzeko jarduerak eta eraikin berriak eraikitzeko obrak jasotzen ditu planak. Instalazio eta azpiegiturak hobetzeko helburua duen plan horrek eragina du, halaber, hezkuntzaren kalitatean.
Jarduera berriak
Planean jasotzen den jarduera zerrenda "luzean", Uriarte sailburuak nabarmendu ditu, esaterako, Salburua Bigarren Hezkuntzako Institutu berriaren eraikuntza, Gasteizen, DBHko 7 lerrokoa eta Batxilergoko 4 lerrokoa. Aurreikusitako inbertsioa 13 milioi eurotik gorakoa da. Hezkuntza Sailaren asmoa da lanak 2020 urteko bigarren seihilekoan zehar hastea.
Orixe Bigarren Hezkuntzako Institutu berriaren eraikuntza, Tolosan, egungoa ordezkatu eta irisgarritasuna hobetzeko. Planean jasotako proiektu guztien artean inbertsiorik handiena aurreikusten du: 14,5 milioi euro. Une honetan eraikina diseinatzen ari dira.
Dantzertirentzako egoitza berria. Euskadiko Goi Mailako Arte Dramatiko eta Dantza Eskola (Dantzerti) BAMI eraikinean kokatuko da (egun Bizkaiko Foru Ogasuna eta EiTB dauden eraikinean), Arriaga Musika Konsterbatorioan duen behin behineko egoitza utzita. EiTBren azpian 3.000 metro koadro pasa hartuko ditu. Egoitza egokitzeko lanak 2020 urte amaieran hastea aurreikusi dute. Aurrekontua lau milioi eurokoa da.
Ispasterren, bertako eskola txikia handitzeko eta irisgarritasun alderdia egokitzeko lanak, 1,5 milioi euroko aurrekontuarekin.
Eraikin berria Gasteizko Zabalgana-Boronbizkarra auzoan, Haur eta Lehen Hezkuntzako Aldaialde ikastetxe berria hartzeko. Hiru lerroko ikastetxea egiteko 11 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo da. Hezkuntza Saila beharrezko baimenak noiz jasoko zain da, lizitazioari ekiteko.
Muskizko Bigarren Hezkuntzako Institutua handitzeko lanak, Batxilergoa har dezan. 6,8 milioi euroko aurrekontua. Une honetan exekuzio-proiektua idazten amaitzen ari da. Eraginkortasun energetiko handieneko irizpideekin eraikiko da.
Zumaiako Bigarren Hezkuntzako Institutuari eraikin berria egitea, ondoan patio estalia duela. 5,4 milioi euroko aurrekonatua. Uneotan exekuzio-proiektua idazten ari da.
195 jarduera aurreko planean
Hezkuntza Sailburuak aurreko planaren balantzea egiteko tarte bat ere hartu nahi izan du, plan berria aurkezterakoan. Izan ere, "datu esanguratsuak utzi baititu" 2014-2018 aldiko Azpiegitura Planak.
Azken 5 urteotan, Hezkuntza Sailak ia 300 milioi euro (298,3 milioi) bideratu ditu plan horretara, nahiz eta hastapenean 245 milioi euroko aurreikuspena egin zen. Aipaturiko inbertsio horrekin ia 200 jarduera egin dira ikastetxe publikoetan, hobekuntza lanak, ikastetxe-handitzeak eta eraikin berriak jasotzeko lanak tarteko.
Egindako lan guztien artean batzuk aipatzekotan, nabarmentzekoak dira Mariturri eskolaren eta Zabalgana Institutuaren eraikin berria, biak Gasteizen; Xabier Munibe Institutu berria Azkoitian, eta Lanbide Heziketako Migel Altuna Institutuarentzako eraikin berria, Bergaran; Elortza eta Eretza Berri ikastetxeen eraikin berriak, Urduliz eta Gueñesen, hurrenez hurren; edo Pagasarribide Institutua, Bilbon.
Uriartek 2014-2018 aldiko Azpiegitura Planaren ezaugarri nagusi bat nabarmendu du: "Plan bizi eta dinamikoa izan da". Izan ere, hasieran aurreikusi ez ziren hainbat lan barneratu eta gauzatu ditu planak, epe horretan denborak aurrera egin ahala. Era berean, lan horiek guztiak burutzeko Hezkuntza Saila hezkuntza-komunitatearekin, ikastetxeetako zuzendaritzekin eta udalekin elkarlanean aritu dela ere azpimarratu du sailburuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.