Abuztuan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

G7 taldeak Biarritzen egingo duen goi-bileraren aurka protesta egin dute

Goizean Bilbon, Gasteizen eta Iruñean egin dira bilkurak, arratsaldean berriz, Donostiako kaleak zeharkatu dituzte ehunka manifestarik.
G7 taldearen bileraren aurkako protesta Donostian.
G7 taldearen bileraren aurkako protesta Donostian. Argazkia: Maria Agirre/Euskadi Irratia

Abuztuan G7 taldeak Biarritzen (Lapurdi) egingo duen goi-bileraren aurka hainbat protesta egin dira gaur Euskal Herrian. Goizean Bilbon, Gasteizen eta Iruñean egin dira bilkurak, arratsaldean berriz, Donostiako kaleak zeharkatu dituzte ehunka manifestarik, Euskadi Irratiak azaldu duenez.

Salatu dutenez, "G7 taldeak kapitalismoa indartzea du helburu", eta "desberdintasun sozialak are handiagoak izango dira".

Easo plazatik abiatu den manifestazioak Donostia erdialdeko hainbat kale zeharkatu ditu, abuztuan G7ak Biarritzen egingo duen goi-bilerak ekarriko dituen ondorio kaltegarriez ohartarazteko.

Maddi Arrieta 'G7ari Ez' plataformako kideak salatu duenez, herrialde aberatsenen bilerak "desberdintasun sozialak areagotuko ditu". "G-7ak klima aldaketa bultzatzen du, eta behartutako migrazioak ere eragiten ditu". Xabi Areta 'G7ari Ez' plataformako kideak esan duenez, "zerrenda luzea da".

"Aukerak" dituztela eta horiek aurkeztu nahi dituztela adierazi dute. Hori dela eta, G7 taldearen bilera hasi baino astebete lehenago, kontra-bilera egingo dute astebetez Irunen.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X