Pentsiodunen kopurua % 1,3 eta % 1,5 hazi da ekainean EAEn eta Nafarroan
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 558.374 pentsio izan dira ekainean, hau da, aurreko urteko ekainean baino % 1,3 gehiago. Bestalde, batez besteko pentsioa 1.231,58 eurokoa izan da, iazko hilabete berean baino % 5,8 handiagoa.
Horrela, Estatuko Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak astelehen honetan jakinarazi dituen datuen arabera, EAEko pentsioak Estatuko altuenak dira, eta Asturiaskoak (1.168 euro) eta Madrilgoak (1.165 euro) daude zerrenda horretan jarraian.
558.374 pentsioen artean erretiro-pentsioak dira nagusi: 361.923 daude eta, batez beste, 1.401 eurokoak dira. Jarraian, alarguntza-pentsioak daude, 135.526 ordaindu baitituzte; batez beste, 866 euro jaso dituzte horien hartzaileek ekainean.
Bestalde, ezintasun iraunkorra duten 43.058 pertsonak jaso dute pentsioa ekainean; batez beste, 1.250 euro jasotzen dituzte hilean. Azkenik, 15.539 umezurtz-pentsio eman dituzte ekainean Euskadin (481 eurokoak, batez beste), eta senideen aldeko 2.328 eman dituzte (713 eurokoak, batez beste).
Pentsioen batez besteko kopuruari dagokionez, Araban batez beste 1.252,21 euro jaso dituzte pentsiodunek; Bizkaian, 1.243,31 euro; eta, Gipuzkoan, 1.205,06.
Nafarroan
Nafarroako Foru Erkidegoan, berriz, 136.865 pentsio ordaindu dira ekainean, 2018ko hilabete berean baino % 1,5 gehiago, eta, batez beste, 1.138,48 euro jaso ditu pentsiodun bakoitzak, % 5,6 hazi baitira.
Ordaindutako pentsio guztien artean, ezintasun iraunkorreko 10.873 pentsio ordaindu dituzte Nafarroan ekainean; batez beste, 1.153 eurokoak izan dira. Erretiro-pentsioei dagokienez, 91.681 izan dira (batez beste, 1.287 eurokoak), eta 29.684 alarguntza-pentsio (batez beste, 780 eurokoak).
Nafarroan, 4.219 umezurtz-pentsio izan dira (batez beste, 424 eurokoak), eta senideen aldeko 408 (batez beste, 618 eurokoak).
Estatuan
Espainian, berriz, 9.733.234 pentsio ordaindu dituzte ekainean, 2018ko hilabete beran baino % 1,24 gehiago, eta, batez beste, 1.137,99 euro jaso ditu pentsiodun bakoitzak, % 5,01 hazi baitira.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.