Udaltzainak ezin dira behin behinean kontratatu, Gorenak ebatzi duenaren arabera
Udaltzaingoaren agenteak bitarteko izaeran izendatzea legearekin bat ez datorrela ebatzi du Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Aretoaren laugarren atalak. Erabaki horrek EAEko 610 poliziari eragiten die.
Ebazpenean, 2019ko ekainaren 14ko datarekin, Santurtziko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiaren 2016ko abenduaren 15eko epaiaren kontra aurkeztutako kasazioko errekurtsoak baztertu ditu Gorenak. 2014an Santurtziko Udalak lau agente behin behinean kontratatzea legez kontrakoa izan zela ebatzi zuen 2016ko epaiak.
Santurtziko Udaltzaingoaren funtzionario batek administrazioarekiko auzi-errekurtso bat jarri zuen Udalaren lau agente behin behinean kontratatzearen erabakiaren kontra.
Bitarteko agenteen lan poltsa sortzeko hautaketa prozesu bat abiatzeko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren erabakia ere salatu zuen, baita Santurtziko Udalak eta Akademiak agenteak behin behinean izendatzeko sinatu zuten Lankidetzarako Hitzarmena ere.
Gorenaren erabakiak Auzitegi Konstituzionalaren erabaki bat aipatzen du. Horretan, Konstituzionalak ebatzi zuenez, "Udaltzaingoak ez du soilik tokiko administrazioaren zerbitzuan dauden funtzionarioek osatutako segurtasun indar izaera, baita agintaritza izatea dakarten funtzio publikoak ere; horregatik, bere lana funtzionarioei baino ez dagokie".
Gorenaren epaiaren arabera, "ez zegoen zalantzarik udaltzainen lanpostuak funtzionarioek bete behar zituztela zioen legezko erreserba; beraz, 2013an Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen Legean 'karrerako' esamoldea gehitzea, kontzeptua are gehiago murriztea ematen du aditzera".
Ondorioz, Lege horretako 92.3 artikulu hori aldatu ostean, "ez dator legearekin bat Udaltzainak bitarteko izaeran izendatzea, araubidearen arauketa bereziagatik". Ebazpenari ezin zaio helegiterik jarri.
Jaurlaritzak garrantzia kendu dio ebazpenari
Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren arabera, Auzitegi Gorenaren epaia udaltzainen behin behinekotasunari buruz "etxeko lanak eginak ditugula harrapatu gaitu", Eusko Jaurlaritzak egoera arintzeko lan egin duelako.
Udaltzaingoaren agenteak bitarteko izaeran izendatzea legearekin bat ez datorrela ebatzi du Auzitegi Gorenak. Erabaki horrek Euskal Autonomia Erkidegoko 610 udaltzaini eragingo lieke.
"Arazo txikia da, urteak daramatzagulako udaltzainak prestatzen", esan du Jaurlaritzaren bozeramaileak. Erkorekak azaldu duenez, Udaltzaingoaren 236 agente Akademiatik irtengo dira plazarekin "hamabost egunean", eta urrian, beste 276 pertsona sartuko dira formazioa egiteko.
Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek Gorenaren epaia aztertuko dute egoera berria zein den jakiteko. Bereziki, bihar onartzekoa den Poliziaren Legeari nola eragiten dion ikusiko dute, lege horretan "polizia laguntzailearen" figura jasotzen baita.
Oposaketak deitzea eskatu du ErNEk
Euskal Autonomia Erkidegoan behin behinean lanean dauden 610 bitarteko udaltzaini eragiten diela nabarmendu du ErNE sindikatuak. Espainiar Estatuan 30.000 direla esan du.
Roberto Seijo idazkari orokorraren arabera, ebazpen horren ostean, udalek bi hilabeteko epea dute epaia betetzeko. Beraz, printzipioz, abuztuaren 25era arte udaltzainen bitartekotasun hori mantendu dezakete. "Gorenari epe hori luzatzeko erreguzko eskaera egin ahal diote, segurtasun publikoko beharrak argudiatuta, baina ezingo lukete egoera gehiegi luzatu", adierazi duenez.
"Udaletako kudeatzaileena da gaur egungo egoeraren erantzukizuna, Auzitegi Gorenaren epai batek izan zitzakeen ondorioak ezagutzen zituztelako. Haiek dira langile falta posible baten erantzuleak", nabarmendu dute.
Horregatik, udalei "lehenbailehen" Lan Eskaintza Publikoak deitzea eskatu diete, eta horietan behin behineko udaltzainek egindako lanak meritu bezala kontuan izatea, Udaltzaingoan karrerako funtzionario gisa sartu ahal izateko eta "prekariotasunarekin" bukatzeko.
Zentzu horretan, "egonkorrak" izan behar diren lanpostuetan behin behineko langileak lan poltsen bidez mantentzeko erakunde publikoen "akatsa" salatu du sindikatuak, eta esan duenez, egoera horrek "eragin handiagoa du Polizian, segurtasun eta indar publikoaren erabilera eramaten duten pertsonal direlako". "Legez karrerako funtzionarioak izan behar dira, dagokion oposaketa igarota", azpimarratu du.
Lan postuak finkatzea eskatu du ELAk
Udalei eta Eusko Jaurlaritzari ehunka udaltzainen lanpostuak finkatzeko prozesuak berehala martxan jar ditzala eskatu du ELAk.
Sindikatuarentzat, ebazpenak "zuzenean" eragiten die EAEko udaltzaingo guztiei, gaur egun "bitartekotasun egoeran dauden ehunka udaltzain" baitaude. "Gure udaletako langileen % 30 inguru behin behinekoak dira", esan du.
ELAren zerbitzu juridikoek egindako lehen mailako analisi batean, "bitarteko egoeran ezin izango dela udaltzain bezala lan egin" konfirmatu dute. "Hasteko, ez dio eragiten oraingo bitarteko udaltzainen lan egoerari eragiten, baina bai beren lanpostuetan egunero egiten dituzten zerbitzuei eta funtzioei", ohartarazi du.
Azken urteetan, ELAk salaketak eta mobilizazioak egin ditu Udaltzaingoen "prekariotasun" egoeraren aurrean. "Horren froga izan da bitarteko langileen poltsaren eta Eusko Jaurlaritzak eta hainbat udalek batera egindako Lan Eskaintza Pulbikoaren aldeko apustua, bitartekotasun egoera % 30era igo duelako Udaltzaingoetan", gehitu du.
Gainera, Eusko Legebiltzarrean aurki onartuko duten Poliziaren Legeak bitarteko funtzionarioaren figura ezartzen du, eta hori, "hasteko, epai honen kontrakoa izango litzateke, eta gainera, langileen behin behinekotasun eta ezegonkortasun egoerari ez lioke konponbidea emango; betikotuko luke".
Udal guztietan enplegu "egonkorra" egotearen alde borrokatuko duela esan du ELAk, gaur egungo langile guztiak finkatzeko eta behin behinekotasunik ez egoteko.
Langileak babesik gabe geratu direla ohartarazi du Esanek
Esan sindikatuak ohartarazi du Auzitegi Gorenaren epaiak “babesik gabe” utziko dituela 611 langile eta agintari politikoak jo ditu egoera horren erantzule.
"Gure agintari politikoen jokabide okerraren ondorioz, udaltzaingoetako langileak babes juridikorik gabe geratu dira", salatu du ohar batean.
Aurrerantzean, sindikatuaren lehentasuna kaltetutako langile horiek eskubideak bermatzea izango dela azpimarratu du sindikatuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.