2020rako tasa eta zergetan % 1,1eko eguneratzea aplikatzea onetsi du Bilboko Udalak
Bilboko Udalak onetsi du % 1,1eko eguneratzea aplikatzea Udalaren 2020rako tasa eta zergetan. Gobernu Batzordeak onetsi du 2020rako udal tasa eta zergetarako proposamena, eta udal talde politiko guztiei azaldu die proposamena Ogasun Saileko zinegotzi Marta Ajuriak, eta, hala, hasiera eman zaio zuzenketak aurkezteko izapideari, Udalbatzak Ordenantza Fiskalaren Aldaketa onetsi aurreko eztabaidaren aurretik.
2020rako udal tasa eta zergetarako proposamenaren berritasun nagusiak Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ), Gainbalioen gaineko Zergaren, eta Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren Zergaren inguruan datoz, bai eta Obra, Hirigintza Jardun eta beste Zerbitzu Tekniko batzuen Tasaren inguruan ere.
Ajuriaren esanetan, la propuesta "viene marcada por una contención de la carga fiscal" para los bilbaínos y plantea un 1,1 % de actualización con carácter general, que considera "razonable" y que permitirá "hacer frente a las necesidades" de los vecinos de la villa.
Ondasun Higiezinen Zergaren kasuan, ordenantza fiskalaren proposamenak batez besteko gehikuntza haztatu bat ezartzen du, % 1,1 orokorra baino txikiagoa. Zehazki, eguneratzea % 1,06 gehituz egingo da, nahiz erabilera guztien tasa orokorretan, nahiz hiriko eta landako bizitoki-erabileraren tasa gehituan.
Berritasun gisa, tasa bakarra ezartzen da, % 0,3koa, Ezaugarri Bereziekiko Ondasunetarako (Zabalgarbi zentral termikoa; AP-68 autobidea eta Bilboko Portua), eta, egoiliarren udal aparkalekuen kasuan, bizitoki-erabilerarako tasa orokorra aplikatuko da (% 0,1913), tipo berezitu gehituaren ordez (% 0,2416).
Gainera, bizitokien jabeak adinekoen egoitza batean sartu badituzte, bizitoki horiek salbuetsiak izango dira bizidunik gabeko higiezinetarako OHZaren % 25eko gainkargutik.
TAO
TAOren tarifei dagokienez, 2020an % 1,1 eguneratuko dira batez beste, eta udal zerbitzu telematikoen erabilera sustatzeko asmoz, ordenantzaren proposamenak % 50eko murrizketa ezarri du egoiliarren bereizgarriaren tarifan, alta-eskaera bitarteko telematikoen bidez aurkezten badute.
Aldaketarik ez
Azkenik, ez da aldaketarik izango 2020an Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren tarifetan, eta aldaketa tekniko batzuk eragingo zaizkio aplikatzeko orduan; halaber, ez da aldaketarik izango Udal merkatu eta merkatu txikien zerbitzuen tarifetan, edo Administrazioetako, organismoetako eta enpresa publikoetako langileen osasuna aztertzeko zerbitzuetan.
Halaber, ez da aldaketarik izango dokumentuak jaulki eta ematearen tasetan, ez eta hornidura-zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek beren alde gauzatzen duten lurzoruaren, lurpearen edo lurgainaren erabilera pribatu edo aprobetxamendu bereziaren tarifetan, edo Udal Gordailu eta Biltegien aprobetxamenduaren tarifetan edo Udal Hilobietako emakiden aprobetxamenduen tarifetan.
Azkenik, aldaketa eta eguneratze horietatik kanpo geratuko dira Bilbobus zerbitzuaren tasak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.