Abuztuko datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitzen salerosketa % 29,1 eta % 39,4 jaitsi da EAEn eta Nafarroan

Hipoteka lege berria indarrean sartu ostean, % 21,1 behera egin dute salerosketek Estatuan, 2014tik izandako beherakarik handiena.
Etxebizitzen salerosketak azken lau urteotako abuzturik txarrena izan du. Argazkia: pixabay.com

Etxebizitzen salerosketen urte arteko tasak % 21,1 behera egin du abuztuan eta 35.371 salmenta-eragiketa zenbatu dituzte, hipoteka lege berria indarrean sartu ostean. Hala, 2014ko otsailetik (% 27 behera egin zuen) izandako beherakadarik handiena izan du. Erkidegoetako datuak aztertuta, EAEn % 29,1 behera egin du eta Nafarroan,  39,4.

Horrenbestez, etxebizitzen salerosketa tasa negatiboetara itzuli da uztailean % 3,8 gora egin ostean. Halaber, 2018ko abendutik izandako eragiketa gutxien jaso dituzte abuztuan, Espainiako Estatista Institutu Nazionalaren arabera.

Beherakada erkidego guztietan eman da, eta urteko laugarrena da, ekainean % 9 behera egin baitzuen; apirilean, % 3,1; eta, urtarrilean, % 0,2.

Bestalde, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta, etxebizitzen salerosketa %  26,1 jaitsi da, eta % 2,2ko beherakada zenbatzen du urtean.

Abuztuan, 32.329 etxebizitza libre saldu zituzten, aurreko urteko hilabete berean baino % 20 gutxiago; eta, babes ofizialeko 3.042 (% -31,5).

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X