Itunpeko irakaskuntzako sindikatuek 'erantzukizuna' eskatu diote patronalari
Bigarren greba eguna dute gaur EAEko gizarte ekimeneko itunpeko irakaskuntzan. ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuen arabera, beharginen % 75ek egin du bat deialdiarekin. Kristau Eskola patronalak, aldiz, % 16ra murriztu du jarraipena.
Gaurko mobilizazioek Bilbo izan dute jomuga. Goizean, 08:00etan hasita, manifestazioa egin dute San Mameseko sarbidetik abiatuta, eta horrek eragozpenak sortu ditu hiriburuko sarrera-irteera horretan.
Sindikatuek ohar bateratu batean jakinarazi dutenez, ostiral honetako jarraipena atzokoaren "oso parekoa" izan da, % 75ren ingurukoa, eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak "abusiboak" kritikatu dituzte. Euren datuen arabera, 4.000 langilek baino gehiagok parte hartu dute bi egunotan antolatutako manifestazioetan. Negoziazioaren inguruan, argitu dute "birkokapenen gaia" dela akordioa lortzeko oztopo nagusiena.
Sindikatuek "erantzukizuna" eskatu diete patronalari eta Jaurlaritzari, negoziazioetan emandako aurrerapauso "garrantzitsuen" ostean akordioa lortu ahal izateko. "Ez dugu egun bat gehiago eman nahi greban", nabarmendu dute.
Los sindicatos han apelado a la "responsabilidad" de la patronal y el Gobierno Vasco para que los avances "importantes" logrados en la negociación entre la partes posibiliten un acuerdo: "No queremos -han asegurado- llegar a hacer un día más de huelga".
Bere aldetik, Kristau Eskola patronalak bestelako jarraipen datuak eman ditu. Zehaztu duenez, 8.199 langileetatik 1.350ek egin dute grebarekin bat. Lurraldeka honakoa izan da jarraipena: Araban, % 13; Bizkaian, % 25 eta Gipuzkoan, % 6.
Manifestazioa Bilbon
Bilboko sarbideak, bereziki San Mameskoa, kolapsatu egin dira sindikatuek deitutako manifestazioa dela eta. Protesta 08:00etarako deitu dute, hain zuzen, hiribururako sarrera-irteerak ibilgailuz beteta izaten direnean.
Tuneletako zirkulazioa eten egin dute, eta, hori dela eta, San Mameseko sarbidean ez ezik, Bilborako beste sarbide batzuetan ere izan du eraginik manifestazioak, ohi baino ibilgailu kopuru handiagoa izan baitute.
Goizeko manifestazioa San Mamesetik abiatu da, baina 12:00etan beste bat deitu dute, Jesusen Bihotzetik abiatzeko asmoz, hain zuzen.

ELA, LAB, CCOO eta Steilas sindikatuek gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetan deitutako grebarekin jarraituko dute gaur, ostirala, bart patronalekin egindako bilera lan-hitzarmenaren inguruan akordiorik gabe amaitu ostean.
Sindikatuek atzo, osteguna, hasi zituzten hilabeteko lanuzteak, abenduaren 5era arte, baina negoziatzen jarraitzen dute, eta asteazkeneko bilera akordiotik gertu amaitu zuten.
Bart egindako bilera 23:00ak arte luzatu da, baina, sindikatuek azaldu dutenez, ez dute aurrerapauso "esanguratsurik" eman, eta, ondorioz, ez dute akordiorik lortu.
Zure interesekoa izan daiteke
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esanek ere 20 delegatu izango ditu, bigarren indar gisa kokatuta. ErNE, azken bi hamarkadetan Euskal Autonomia Erkidegoko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuek greba egingo dute, Aste Santuaren ateetan
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.