Iragarpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Daimlerrek kaleratzeak aurreikusi ditu Gasteizko Mercedes lantegian

Alemaniako autogintza enpresak ez du zehaztu zenbat izango diren, baina bai zuzendaritzari eta ekoizpenetik kanpo dauden zeharkako arloei eragingo diela.
Gasteizko Mercedes Benzen lantegia.
Gasteizko Mercedes Benzen lantegia. ETBren bideo batetik ateratako argazkia

Mercedes-Benzek 100 milioi euro murriztu nahi ditu bere pertsonal-kostuak furgoneten sailean. Iragarritako kaleratze horiek Gasteizko lantegiari ere eragingo diote, horrenbestez. Daimler Alemaniako autogintza enpresak ez du zehaztu zenbat kaleratze egingo dituen.

Autoen salmenten beherakadari aurre egiteko, 2022rako pertsonal-kostuetan 1.000 milioi euro aurrezteko helburua jarri dio Mercedes-Benzek.

Helburu hori betetzeko, kaleratzeak egingo ditu zuzendaritzan eta ekoizpenetik kanpo dauden zeharkako arloetan. Murrizketok sindikatuekin negoziatzen ari dela zehaztu du.

Furgoneten sailean material-kostuak ere txikituko dituela iragarri du Mercedesek.

Daimlerren enpresa batzordeak joan den astean salatu zuenez, zuzendaritzak 1.100 lanpostu suntsitu nahi ditu mundu osoan.

Autogintza sektorearen krisiak bete-betean harrapatu du Daimler. 2019ko lehen hiruhilekoan % 54 egin dute behera konpaiaren irabaziak (2.720 milioi euroraino). Furgoneten sailari dagokionez, 2.035 milioi euroko galerak izan dira urteko lehen hiru hilabeteetan.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X