Hiru lagun atxilotu dituzte Iruñean U30eko grebarekin lotuta
Espainiako Polizia Nazionalak gutxienez hiru pertsona atxilotu ditu gaur goizean Iruñean, LAB sindikatuak Twitter bidez jakinarazi duenez. Antza denez, atxiloketak urtarrilaren 30eko greba orokorreko pikete batekin lotuta egongo lirateke, desordenu publikoak eta langileen kontrako delituak egin izana egotzi baitiete, Euskadi Irratiak jakinarazi duenez.
Atxiloketak Iruñeko Donibane auzoan eman dira eta, LAB sindikatuak, atxiloketak errefusatu ditu, Imanol Karrera bozeramaileak azaldu duenez egun hartako irudiek argi erakusten baitute poliziaren oldarraldia izan zela.
Poliziaren aurrean deklaratu ahala aske utzi dituzte atxilotuak.
Sindikatuak azaldu duenez, 19 pertsona atxilotu dituzte jada Nafarroan greba egunean bertan edo greba egunetik.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebizitzaren salerosketa % 11,6 jaitsi da EAEn, eta % 8,2 igo da Nafarroan
Martxoko urte arteko datuak eskuartean, Espainiako Estatuan ere behera egin du salerosketa kopuruak, % 2,2 hain zuzen ere.
Urteko laugarren greba astea hasi dute sendagileek, negoziazioek kale egin ostean
Ia nobedaderik gabe iritsi da bata zuridunen laugarren lanuztea. Gatazka itopuntuan dago, eta greba batzordeak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak esku hartzea nahi du. PPk eta EAJk bat egingo dute eskaera horrekin.
Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da
NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta bitartekariak (Visa, Mastercard…) ezabatuko dira. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke saltoki txikientzat batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.
Tubos Reunidosen enpresak "antolatutako" eta patronalak babestutako kanpaina bat egon dela salatu du ELAk
Mitxel Lakuntza ELA sindikatuko idazkari nagusiak enpresak azken urteetan egindako "kudeaketa tamalgarria" gaitzetsi, eta "akziodunek 170 milioiko zorra" sortu dutela salatu du.
Amurrioko Tubos Reunidoseko langileak lanera itzuliko dira, greba mugagabearen ostean
Batzordeak, hala ere, ez du baztertzen etorkizunean lanuzteei berriro ekitea, eta oraingoz bi greba eta mobilizazio egun deitu ditu maiatzaren 26rako eta 28rako.
Ikuskizunetako langileek greba eguna dute gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Sektorearentzako hitzarmen bat eskatzen dute lan-baldintza duinak bermatzeko. Ekitaldi asko bertan behera gelditu dira jada, eta gorabeherak espero dira gaur kontzertu, antzerki eta kongresuetan.
Greba mugagabea bertan behera utzi dute Tubos Reunidosen, eta bi mobilizazio egun iragarri dituzte, maiatzaren 26an eta 28an
Gaur Amurrioko lantegian bildu diren gehienek greba bertan behera uztea eta 24 orduko lanuzteak hastea erabaki dute. ELA, LAB eta ESK sindikatuek adierazi dutenez, hemendik aurrera, "erantzukizun gehiago" eskatuko dizkiete erakundeei, eta, beraz, bilerak deituko dituzte.
Tubos Reunidoseko langileak greba mugagabearen etorkizuna erabakitzeko batzarra egiten ari dira
Tentsio handia da Amurrioko lantegian, azken mugimendu sindikalen eta hartzekodunen konkurtsoaren osteko eszenatoki-aldaketaren ondoren.
Ekainaren 1era arte irekiko dute Tubos Reunidoseko konkurtso-administratzaile izateko hautagaitzak aurkezteko epea
Gasteizko epaitegi batek Tubos Reunidos taldeko zazpi sozietate hartzekodunen borondatezko konkurtsoan deklaratu zituen joan den asteartean, eta PKF-Attest Concursal izendatu zuen horien konkurtso-administratzaile.
LAB Tubos Reunidosen greba bertan behera uzteko aukeraren alde agertu da, eta ESK-k luzatzearen alde egin du
Bi sindikatuek, ELArekin batera, batzarra deitu dute ostiralerako, lanuztearekin jarraitu ala ez erabakitzeko.