EAEko herritarren % 56,2ren ustez, krisiak bereziki saltoki handiak indartuko ditu
Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren % 56,2k uste dute koronabirusaren krisiak bereziki saltoki handiak indartuko dituela, behar-beharrezko produktuak erosteko premiagatik, eta ez horrenbeste saltoki txikiak; % 34,5ek, berriz, pentsatzen dute pandemiak saltoki txikiak indartuko dituela, hogeigarren EiTB Focusen bigarren partearen arabera. Halaber, herritarren % 34,8 beldur dira, uste dutelako lana galtzeko arriskua dutela.
EiTB Focusek, alegia, EiTB Taldeko makroinkestak, COVID-19 gaitzak Euskadin izandako eragina du hizpide, berriro . Lehen partean (ostegunean argitaratu ziren emaitzak) ondorioztatu zuen EAEko herritarren % 68k uste dutela konfinamendua apirilaren 26tik aurrera luzatzea "egokia" izango litzatekeela; egun horretan bertan da amaitzekoa egun indarrean dagoen alarma-egoera, eta Espainiako Gobernuak ez du argitu, oraingoz, Diputatuen Kongresuan beste luzapen bat eskatuko duen ala ez.
Testuinguru horretan, inkestatuen % 56,2ren iritziz, koronabirusaren krisiak bereziki saltoki handiak indartuko ditu, alegia, merkataritza-zentroak. Herritarren % 34,5ek, baina, erantzun dute batez ere saltoki txikiak irtengo direla indartuta krisi honetatik.

Euskadiko herritarren % 34,8 lana galtzeko beldur dira, eta % 60,8k, aldiz, adierazi dute ez direla horren beldur. Hemeretzigarren EiTB Focusen (martxoan argitaratu ziren emaitzak, eta COVID-19aren eragina izan zuen hark ere hizpide), antzeko emaitzak izan ziren: herritarren % 35 lana galtzeko beldur ziren, eta % 62,2, ez.

Pandemiari aurre egiteko moduaz galdetuta, Espainiako Gobernuaren kudeaketa "ona" da, EAEko herritarren % 36,6ren esanetan; % 29,8ren iritziz, "hala moduzkoa" da, eta % 18,5k uste dute "txarra" dela. 5,27ko batez besteko nota eman diote. Eusko Jaurlaritzaren kudeaketari dagokionez, % 51,7k esan dute kudeaketa "ona" ari dela egiten, eta % 27k, "hala moduzkoa" dela; % 5,4ren hitzetan, "txarra" da. Inkestatuek, batez beste, 6,57ko nota eman diote Jaurlaritzari.

Konfinamendua hasi zenetik hilabete igarota, herritarrek 6,74ko nota eman diote euren gogo-aldarteari. Martxoko nota pixka bat altuagoa zen: 7,01. Nabarmentzekoa da 65 urtetik gorako herritarrek eman diotela notarik altuena euren gogo-aldarteari: 7,08, hain zuzen ere.

Bestalde, koronabirusaren krisiak familia-balioak indartuko ditu euskal etxeetan, inkestatuen % 73,4ren iritziz.

Herritarren % 27,5ek esan dute konfinamenduaren neurriak hausten ari den norbait ezagutzen dutela, eta % 67,2k, berriz, erantzun dute ez dutela ezagutzen hori egiten ari den inor. Hemeretzigarren EiTB Focuseko emaitzak antzekoak ziren; izan ere, duela aste batzuk, % 29,6k esan zuten ezagutzen zutela etxean egoteko agindua betetzen ari ez zen norbait.

EAEko herritarren % 35,4ren esanetan, ETB2 da kanal fidagarriena krisiaren gaineko informazioa jasotzeko. % 9,9k ETB1 kokatu dute zerrenda horretako lehen postuan. Guztira, % 45,3k ipini dute ETB lehen postuan.

Halaber, EiTB krisian ematen ari den informazioak 7,16ko nota merezi du, inkestatuen iritziz.

FITXA TEKNIKOA
LAGINA
Gizakerrek EiTBren informazio-zerbitzuetarako egindako inkesta EAEn bizi diren 400 pertsona elkarrizketatuta egin da (Arabako 125, Bizkaiko 150 eta Gipuzkoako 125).
La= ±% 4,90, konfiantza-maila % 95, p=q=0´5, EAEko datuetarako.
Inkesta hori egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.
LANDA-LANA
Landa-lana 2020ko apirilaren 13an eta 14an egin zuten, elkarrizketak telefonoz eginez. Galdeketen batez besteko iraupena 5,66’ izan zen: motzenak 3 minutu iraun zuen, eta luzeenak, 13 minutu.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean Greba Batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak eta inportazioak % 4,5 eta % 6,1 murriztu dira, hurrenez hurren, urtarrilean Euskadin
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen indizea % 105,5ekoa izan da.
Brenta % 13 jaitsi da, kolpetik, Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat; 100 dolar ingurura itzuli da gero
Trumpen iragarpena islatu egin da Ibex 35ean, saio erdian lehengoratu eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.
Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara
Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei.
Osasun Ministerioak apirilaren 9rako deitu ditu autonomia erkidegoak medikuen grebaz hitz egiteko
Ostiral honetan ohiko osoko bilkura egingo dute pazienteen eta Osasun Sistema Nazionalaren kudeaketa publikoaren lege aurreproiektuen berri emateko.
Lanbidek aurreikusten du martxoa enplegu-datu positiboekin amaituko dela: "Oraindik ez dira nabaritzen krisi geopolitikoaren ondorioak"
Francisco Pedraza Lanbideren zuzendari nagusiak, Radio Euskadin egindako elkarrizketan, adierazi du "zalantza asko" daudela "epe ertainera begira".
Erregaiaren prezioek behera, astelehenari ekiteko, krisiaren aurkako neurriak igandean indarrean sartu ostean
Zerbitzugunearen arabera, erregaien prezioak litroko 15-20 zentimo jaitsi dira. Neurriak jada indarrean dauden arren, Diputatuen Kongresuak onartu beharko ditu; datorren ostegunean, martxoaren 26an, bozkatuko dituzte neurriak.