Pentsioen gastua jaitsi egin da lehenengo aldiz, COVID-19a dela eta
Gizarte Segurantzaren kotizazio bidezko pentsioen nomina 9.852,78 milioi eurokoa izan da maiatzaren 1ean, aurreko hilean baino % 0,27 txikiagoa; beraz, beherakada izan da pentsioen ordainketan, erretiroa hartu dutenak gutxiago izan direlako eta koronabirusak ohikoak baino heriotza gehiago eragin dituelako adinekoen artean.
Espainiako Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak argitaratutako datuetan ikus daitekeenez, maiatzaren 1ean kotizazio bidezko 9.754.137 pentsio izan dira, hilabete bat lehenago baino 38.508 gutxiago.
Pentsiodunen artean izan diren bajetan zerikusi handia izan omen du COVID-19ak adinekoei eragin diela gogorren, eta alta gutxiago izan dira erretiroa hartzear zeuden askok atzeratu egin behar izan dutelako prozesua enpresak itxita egon direlako.
Gizarte Segurantzak jakinarazi duenez, apirilean 31.232 alta izan dira, aurreko hilean baino % 13,9 gutxiago, eta 2019ko hilabete berean baino % 32,2 gutxiago.
Urteko lehenengo lau hilabeteak kontuan hartuta, 157.896 pentsio berri zenbatu dituzte, 2019ko lehenengo lauhilekoan baino % 22,1 gutxiago; eta bajak 205.638 izan dira, aurreko urtean baino % 17,5 gehiago.
Ministerioak ez du apirileko bajen datua eman, baina orokorra eman duenez, 69.857 izan zirela ondoriozta daiteke, martxoan baino 43.370 gehiago, eta 2015eko urtarriletik izan den datu altuena.
Zure interesekoa izan daiteke
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.
Albiste izango dira: Saretzen mugikortasunari buruzko azterlana, Osakidetzako inoizko LEP handiena eta "Mitoaroa III"
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Nafarroak etxebizitza berrien stocka agortu zuen 2025eko amaierarako, eta Euskadik % 0,23ra murriztu zuen
Urte amaieran, 2.502 etxebizitza zeuden saldu gabe Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Espainiar Estatuan, berriz, saldu gabeko etxebizitza berrien stocka 452.670 etxebizitzakoa izan zen.
Zabalik dago Tubos Reunidos erosteko interesa agertzeko epea
Hartzekodunen konkurtsoa kudeatzen duen epaileak erosketa-prozesua aktibatu du eta konkurtso-administratzaileak prozesua bideratzeko jarritako arauak onartu ditu. Lehentasuna ematen dio talde osoa saltzeari.
Ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariek greba egingo dute berriz
“Patronalaren pasibotasunaren aurrean”, maiatzaren 15ean egin zuten bezala, greba egingo dute Bilbao BBK Liveko zein Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako egun banatan.