KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko ekonomiak % 7,8 egingo du behera 2020an, Ceprederen arabera

Aurreikuspen Ekonomikorako Zentroak esan du koronabirusak eragindako krisiak gogor astinduko dituela erkidego guztiak, bereziki, turismotik bizi direnak.
EAEko enpresa batekin artxiboko irudia.
EAEko enpresa batekin artxiboko irudia.

COVID-19aren ondorioz, EAEko ekonomiak % 7,8 egingo duela behera iragarri du Ceprede Aurreikuspen Ekonomikorako Zentroak. Espainiako Estatuan barne-produktu gordinaren (BPG) jaitsiera handiena izango duen erkidegoa izango da, Errioxarekin eta Balearrekin batera.

Espainiako Gobernuko Estatistika Institutu Nazionalaren azken datuen alderaketa egin du Cepredek, BPGren 2020ko eboluzioa eguneratzeko, baina "informazio asko" falta dela eta datuok "kontu handiz" interpretatu behar direla ziurtatu dute.

Behin betiko eguneratzeen faltan, Espainiako ekonomia, batez beste, % 6,6 jaitsiko dela aurreikusi dute.

Erkidegoen barne-produktu gordinek izango duten beherakada "aurrekaririk gabekoa" dela ere esan du Cepredek, eta, bereziki, turismoak indar gehien duen lurraldeak izango direla kaltetuenak gaineratu du.

Krisi ekonomikoari erkidegoz erkidego emango zaion erantzuna ezberdina izango dela adierazi dute, bakoitzaren berezitasunen araberakoa.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X