EAEko mota guztietako ostatu-gauak % 82 jaitsi ziren ekainean
Bidaiarien sarrerek eta mota guztietako ostatu-gauek % 82 egin zuten behera EAEn ekainean, 2019ko hilabete berdinarekin alderatuta, baina maiatzarekin konparatuz gero, sektoreak suspertzen jarraitzen du.
Koronabirusaren pandemiak ezarritako alarma egoera amaitzeak establezimenduak berriro irekitzea eragin du, eta Euskal Estatistika Erakundeak turismo sektoreak hoteletan, landetxeetan eta apartamentuetan izan duen bilakaeraren berri eman du.
Guztira, 55.586 bidaiari sartu ziren EAEn, hau da,% 82,8 gutxiago; gaualdiak, berriz, 115.692 izan ziren, % 82,2 gutxiago.
Bizkaian beherakada% 84,2koa izan zen, 23.037 sarrerarekin. Gipuzkoan% 83,1ekoa izan zen beherakada (22.900), eta Araban, % 77,2koa (9.648).
Gaualdiak, bestalde, % 83,5 jaitsi ziren Bizkaian, % 83,9 Gipuzkoan, eta% 71,5 Araban.
Kopuru horiek gorabehera, aurreko hilabetearekin (maiatza) alderatuta, hobekuntza esanguratsua da; izan ere, sarrerak ia boskoiztu egin ziren; ostatu-gauak, berriz, ia hirukoiztu ziren, maiatzeko 42.919tik ekaineko 115.692ra.
Ekainean, guztira, 417 turismo-establezimendu zeuden itxita, eta 730 ireki zituzten uneren batean; maiatzean, berriz, 400 ireki zituzten, eta apirilean, 109.
Apartamentu turistikoei dagokienez, 73 jarduera erregistratu zituzten ekaineko egunen batean, eta 45, berriz, maiatzean. Bezero gehienak estatukoak izan ziren (% 92,7), eta batez beste 3,86 eguneko egonaldia egin zuten.
Ekainean 2.854 sarrera izan ziren apartamentuetan, aurreko urteko hilabete berean 9.346 izan ziren bitartean. Ostatu-gauen jaitsiera % 62,5ekoa izan zen, 11.022 izan baitziren (2019an 29.374).
Batez besteko egonaldia 2019ko ekaineko 3,14 egunetatik gaur egungo 3,86etara igaro zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.