Turismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko kanpalekuek % 62 bisitari gutxiago hartu dituzte ekainean

Gainera, 16 kanpaleku egon ziren zabalik Euskal Autonomia Erkidegoan, 2019ko ekainean baino zazpi gutxiago.
Turista bat kanpaleku batean. Artxiboko argazkia: EFE
Turista bat kanpaleku batean. Artxiboko argazkia: EFE

Guztira, 16 kanpaleku egon ziren zabalik ekainean, Euskal Autonomia Erkidegoan, 2019an baino zazpi gutxiago. 12.482 bidaiari hartu zituzten, iaz baino % 62,8 gutxiago, Estatistikako Institutu Nazionaleko azken datuen arabera.

Ekainean zabalik izan ziren kanpinetan 100 pertsonak lan egin zuten. Iaz 185 lanpostu eman zituen sektoreak.

16 kanpalekuek 2.865 partzela dituzte, eta % 32,32ko okupazioa izan zuten, baina tasa lau puntu handiagoa izan da asteburuetan. Hala ere, bi kasuetan hamar puntu gutxiago, 2019ko emaitzekin alderatuta.

Kanpinek 12.482 bisitari hartu zituzten ekainean, 2019an baino % 62,8 gutxiago; izan ere, iaz 33.617 bidaiarik hartu zuten ostatu Euskadiko kanpalekuetan.

Bereziki, atzerriko erabiltzaileen kopuruak egin du behera: 2019an 18.088 izan ziren, aurten, ostera, 1.175. Espainiako bidaiariei dagokionez, 11.309 bisitari jaso zituzten kanpinek, iaz 15.530 izan zirenean.

36.257 gau eman zituzten turistek kanpinetan, 2019ko ekainean baino % 56,2 gutxiago (84.257). Bidaiari atzerritarrek 2.688 gau eman zituzten iragan ekainean, iaz 40.803k. Batez beste 2,95 egun igaro zituzten kanpalekuetan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X