Errenta eta enpresa handiei zergak igoko dizkie Espainiako Gobernuak
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Pablo Iglesias bigarren presidenteorde eta Gizarte Eskubideetarako eta Agenda 2030erako ministroak 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorren lege-aurreproiektuaren gakoak aurkeztu dituzte, Ministroen Kontseilua egin baino lehen. Gobernu koalizioa osatzen duten bi alderdiek, PSOEk eta Unidas Podemosek, aurrekontu proiektuaren inguruan ados jartzea erdietsi dute, bart, gutxieneko errentaren eta alokairuaren inguruan zituzten desadostasunak gaindituta.
Ministroen Kontseilua hasi aurretik egin duten agerraldian Sanchezek eta Iglesiasek azpimarratu dutenez, inbertsio publikoa inoizko handiena izango da, % 10,3 gehiago. Gainera, pentsioak % 0,9 igoko dira 2021ean, eta kotizazio gabeko pentsioak, ostera, % 1,8.
Pentsioen igoerak 449.188 pentsiodunengan izango du eragina (iraileko datuak). Horietatik, 261.221k erretiroa jasotzen dute (% 58,15) eta 187.967k, berriz, baliaezintasun pentsioa ( % 41,85).
Pedro Sanchezek nabarmendu duenez, Estatuko Aurrekontu Orokorrak susperraldi ekonomikorako "funtsezkoak" izango dira. Murrizketak eta austeritatea atzean utzita, "energiaz" eta "aurrera ateratzeko borondatearekin", Gobernuak pandemiaren osteko krisiari aurre egingo diola adierazi du. Ildo horretan, inbertsio publikoan izandako gorakada aipatu du.
Bestalde, Pablo Iglesiasen esanetan, garai berri bat hasiko da politika ekonomikoan, aro neoliberala eta murrizketak behin betiko atzean utziz eta Espainia lan eta giza-eskubideak berreskuratzeko eta zerbitzuak indartzeko bidean jarriz.
Aurrekontu proiektuak jasotzen dituen neurri nagusiak
Estatuko Aurrekontu Orokorren aurreproiektuak, besteak beste, errenta handiei Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) igotzea, pentsioak handitzea, gastu soziala areagotzea eta osasun publikora bideratutako partidak handitzea jasotzen du. Trantsizio energetikorako inbertsioak, hezkuntzako bekak handitzea eta 10 milioi euro baino gehiagoko ondareen gaineko zerga % 1 igotzea ere aurreikusten du.
Hauek dira aurrekontuen zirriborroan jasotzen diren berritasunetako batzuk:
- Gobernuak 3.064 milioi euro gehiago bideratuko ditu osasun publikora, 2.400 milioi euro txertoak erostera eta Lehen Arreta indartzera.
- 200 milioiko inbertsioa egingo du 0 eta 3 urte bitarteko hezkuntza bultzatzeko eta % 70,2ko igoera egingo du hezkuntza-beken partidan.
- Pentsioak % 0,9 igoko dira 2021ean, eta kotizazio gabeko pentsioak, ostera, % 1,8.
- 700 milioi baino gehiagoko inbertsioa egingo du adinekoen arreta hobetzeko, zahar egoitzen eredutik etxez etxeko arretara igarotzeko.
- Langile publikoen soldata % 0,9 igoko du.
- Enplegu-politika aktiboak indartzeko 2.000 milioi euro gehiago bideratuko ditu.
- 300 milioiko partida bideratuko du, aitatasun eta amatasun-baimenak 16 astetan parekatzeko, baimenak besterenezinak eta ehuneko ehunean ordainduak izan daitezen.
- Zerga politikari dagokinez, Gobernuak bi puntuko igoera aurreikusi du Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (300.000 euro baino gehiago), eta hiru puntukoa kapital errenten gaineko zergan (200.000 euro baino gehiago). Halaber, ondareen gaineko zergari lotuta, 10 milioi euro baino gehiagoko ondareek % 1eko igoera izango Azkenik, Gobernuak Sozietateen gaineko Zergaren kenkariak mugatuko ditu.
Ministroen Kontseiluak gaur aurrekontu proiektua onartu ostean, Koalizioko Gobernuak urte hasieran espero du Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartzea.
Zure interesekoa izan daiteke
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.