Ehunka autonomo erreforma fiskalaren aurka irten dira Iruñeko kaleetara
300 ibilgailutik gora, 45.000 bat autonomo ordezkatzen dituzten Nafarroako hamaika erakundek deituta, Iruñeko erdialdetik ibili dira erreforma fiskalaren kontra. Autoak, taxiak, kamioiak eta traktoreak izan dira protestan. Erakunde horien arabera, % 50-100eko igoerak ekarriko dizkio erreformak talde honi.
PFEZen aldaketa abenduaren 23ko osoko bilkuran onartuko omen da, eta horren kontra egin dute protesta hamaika elkartek: Ostalaritza eta Turismo Elkartea, Tradisna, ANET, UAGN, Ibilgailuen Konponketa Tailerren Nafarroako Elkartea, Nafarroako Merkatariak, Nafarroako Harakinen Elkartea, Nafarroako Ile-apaindegien Elkartea, CEAT, ANAPEH eta Aitan.
Felix Bariain UAGNeko presidenteak Eferi azaldu dionez, mobilizazio honen arrazoia da "kalkulu ektiboen zerga-ordainketen sistema (moduluak) kentzeaz mozorrotu duten zergen ezkutuko igoera eta, batez ere, inplikatutako eragileekin ez esertzeko Gobernuaren itxikeria; kasu honetan, sistema horretan zergak ordaintzen ditugun 45.000 autonomo, % 50etik gora".
"Parte-hartzeaz, elkarrizketaz eta garden jokatzeaz harrotzen den Gobernua opaku bihurtu da; ez da erakundeekin eseri", salatu du nekazarien sindikatuko buruzagiak.
Bariainentzat, "behintzat gure sektorean, nekazariena eta abeltzainena", erreforma honek "esplotazioak ixtea" eta landa eskualdeak "jendez hustea" ekarriko ditu.
Gobernuak egin behar duena "Parlamentuaren burbuilatik irtetea" da, eta "kalea zapaltzea, herriak zapaltzea, nekazariekin, abeltzainekin, garraiolariekin, taxilariekin, merkatari txikiekin, ostalariekin hitz egitea, eta konturatzea gizartea alde batetik doala eta Gobernua bestetik".
Moduluen sisteman deklarazioa egiten zuen autonomo batek 2021ean "gutxienez % 50 gehiago ordaindu beharko du, bederatzi hilabete hauetan eredugarri izan den sektore bat garenean; etxe guztietan jatekoa egongo da mahai gainean guri esker, eta hori ordaintzeko modua zergak ezkutuan igotzea izango da, gurekin eseri gabe; ezer gutxi esaten du Gobernuaren alde".
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.