San Juan de Dios Ospitaleko langileek greba eguna dute gaur
Santurtziko (Bizkaia) San Juan de Dios Ospitaleko langileek greba eguna dute gaur, langileen arazoei "benetako irtenbideak" ematea eskatzeko zuzendaritzari, "bederatzi urte baino gehiago hitzarmenik gabe" egon ostean.
SATSE sindikatuak adierazi duenez, orain arte egindako mobilizazioen ondorioz, zuzendaritza "negoziatzera eseri da" eta bihar (urtarrilak 14) egitekoa dute bilera. Hala ere, zuzendaritzak aldarrikapenak asebetetzeko "edukirik eta konponbide zehatzik gabeko" negoziazioa proposatzen duela salatu du.
SATSE, UGT, CCOO eta ELA sindikatuek antolatu dute greba eguna. Gainera, manifestazio bat egingo dute 12:00etan, Santurtziko parkean hasita ospitaleraino.
SATSEren arabera, "bederatzi urte baino gehiago dira hitzarmenik gabe" eta langileen ordainsariak eta eskubideak eguneratu gabe. "Baldintzak hobetzea" eskatzen diote zuzendaritzari, "kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izateko".
"Lehentasunak", langileen iritzian, hauek dira: lanaldia aztertzea, lana eta bizitza pertsonala uztartzeko neurriak hartzea, erantzunkidetasuna sustatzea eta langile guztien garapen profesionala aitortzea.
Sindikatuen esanetan, "egoera konpondu ezean", mobilizazioak deitzen jarraituko dute, "zentroko lan-baldintzak hobetzea lortu arte".
Zure interesekoa izan daiteke
Berdelaren kostera txarraren eragina arintzea lortu da, eta antxoaren bilakaera "hobea" izan da Euskadin
Arrantza-sektoreko ordezkariak kezkatuta agertu dira berdelaren egoerarekin, eta berreskuratze-neurrien beharra aztertzeko eskatu dute. Ildo horretatik, antxoari ezarritako kudeaketa-ereduaren eragin positiboa nabarmendu dute.
Maiatzaren 1eko mobilizazioetan, LGS propioa, pentsio eta soldata "duinak" eta etxebizitza eskubidea aldarrikatu dituzte
ELA eta LAB bakoitza bere aldetik atera dira kalera, ESK eta LSB-USO bezala; CCOO eta UGT, aldiz, elkarrekin mobilizatu dira. Alderdi politikoek ordezkariak bidali dituzte deialdi horietako askotara.
Euskal langileria kalera atera da Maiatzaren Lehenean
ELA eta LAB deialdi bereizietan atera dira kalera, ESK eta LSB-USO bezala; CCOO eta UGT, aldiz, elkarrekin mobilizatu dira.
Lan eskubideak arriskuan daudela ohartarazi du Anduezak, eta Euskadiko LEPetako euskara eskakizunak kritikatu ditu
PSE-EEko buruaren esanetan, langileak mehatxupean daude eskuin eta ultraeskuinaren eta nazioarteko gerren ondorioz, baita EAJk eta EH Bilduk enplegu publikoan dituzten politiken ondorioz ere.
Tubos Reunidoseko langile talde batek Amurrioko greba mugagabeari buruzko erreferenduma egitea eskatu du
Enpresa batzordeak deituta, martxoaren 15etik daude greba mugagabean Amurrioko lantegian. ELAk, LABek eta ESK-k babestu zuten lanuztea, eta CCOO eta UGT kontra agertu ziren. Azken horiek hasieratik eskatu dute grebari buruzko erabakia erreferendumean hartzea.
Behargin bat hil da Zamudion, lan-istripuz
Langileak 61 urte zituen. Ezbeharra ostegun goizean gertatu da, Ugaldeguren industrialdean, eta biktima bertan hil da, osasun-zerbitzuek esku hartu duten arren. ELAk lan-istripua salaktzeko elkarretaratzea deitu du maiatzaren 5erako.
AAk 2,3 milioi lanpostu suntsitu ditzake datorren hamarkadan Espainian
Bereziki enplegatu administrarien eta erdi-mailako zein goi-mailako teknikarien taldeei eragingo lieke. Hala ere, AAri lotutako 1,61 milioi lanpostu berri inguru sortuko lirateke eta, horrek, suntsitutako lanpostuen zati handi bat konpentsatuko luke.
Nafarroako Volkswagenek 500-1.000 langile artean beharko ditu 2027an, ekoizpen-aurreikuspenak berretsiz gero
Ekoizpen bolumen "oso handiak" espero ditu konpainiak datorren urterako eta, datuak behin-behinekoak diren arren, laster ekingo dio enpresak barneko eta kanpoko langileak hautatzeko, prestatzeko eta gaitzeko prozesuari, espezialitate profesionalen beharrak betetzeko, hala nola elektromekanikariak, txapistak eta hornitzaileak.
BBVAk 3.000 milioiko irabaziak izan ditu lehen hiruhilekoan (+%10,8) eta akzioak berrerosiko dituela iragarri du
Erakundeak diru-sarrerak eta errentagarritasuna handitu ditu kredituaren bultzadari esker, eta akzioak berrerostea aurreikusi du, 1.460 milioi arte inbertituta.
Brent upela % 5 baino gehiago garestitu da ostegun honetan, 126 dolarrera ere iritsita
Pasa den otsailaren 28an AEBk eta Israelek Iranen aurkako gerra abiatu zutenetik, Brent upela % 70 baino gehiago garestitu da.