Siderurgia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBn altzairua ekoizteko lantegi oso bat hornituko du Sarrallek

2023ko lehenengo seihilekoan jarriko da martxan lantegia, eta kalitate handiko altzairuzko 1,5 milioi tona xafla ekoizteko gaitasuna izango du.
Siderurgia industria. Argazkia: Irekia
Siderurgia industria. Argazkia: Irekia

Sarralle enpresa talde gipuzkoarrak punta-puntako altzairua ekoizteko lantegi berri bat hornituko du Arcelor Mittal eta Nippon Steel Corporationentzat AEBn. 2023an amaituko dute lantegiaren eraikuntza, eta teknologikoki munduko siderurgia alorreko aurreratuenetakoa izango da.

Sarrallek jakinarazi duenez, proiektu berria da erabat, eta Mobilen (Alabama) AM/NS Calvertentzat puntako teknologiadun altzairua ekoizteko lantegi baten eraikuntzan datza.

Lantegia 2023ko lehenengo seihilekoan jarriko da martxan, eta kalitate handiko altzairuzko 1,5 milioi tona xafla ekoizteko gaitasuna izango du.

Sarrallerentzat "mugarria" da proiektu hori, teknologikoki punta-puntakoa den lantegia izango delako, bai ekoizpen gaitasunean, bai ingurugiroarekiko eragin txikian.

Automobilgintza izango da lantegiaren bezero nagusia, eta muntaketa lanean eta lantegi berriaren abiaraztean 500 enplegu sortuko direla aurreikusi dute.

Sarralle 1965ean Azpeitian (Gipuzkoa) sortutako enpresa taldea da, eta ingenieria industriala lantzen du siderometalurgia, ingurugiro eta energia arloetan.

Gaur egun 500 langile baino gehiago ditu enpresak Azpeitian, Zumaian, Palentzian, Madrilen eta beste zortzi estatutan, tartean Indiako eta Mexikoko ekoizpen lantegietan.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X