EAEko industria jarduerak % 13,3 egin zuen behera 2020an covid-19aren ondorioz
Euskadiko industriaren ekoizpena % 13,3 jaitsi zen 2020an, aurreko urtearekin alderatuta, osasun krisiaren ondorioz, batez ere koronabirusaren pandemiaren lehen olatuan.
Eustatek, Euskal Estatistika Erakundeak, Euskadiko industria jarduerak iaz izan zuen bilakaeraren nondik norakoak jakinarazi ditu ostegun honetan, eta horrek agerian utzi du 2020an izandako beherakada, aurreko urteetan gertatutakoaren aldean.
2019an ekoizpena % 1,3 hazi bazen ere, 2020an % 13,3ko beherakadarekin amaitu zen, martxoan pandemia piztu zenetik izandako beherakaden ondorioz, orduan jarduera % 14,3 murriztu baitzen, eta jaitsiera handiena apirilean izan zen, % 39, hain zuzen.
Maiatzetik aurrera (% -27,8) jaitsierak leuntzen hasi ziren; ekainean % 17,8 jaitsi ziren, uztailean % 12,4, abuztuan % 14,5, irailean % 9,8, urrian % 7,9, azaroan % 7,4, eta abenduan % 7,2ko urte arteko jaitsierarekin amaitu zen urtea.
EAEko industria-ekoizpena uzkurtu egin zen 2020an sektore handi guztietan. Jaitsiera handiena, % 15,8koa, tarteko ondasunetan izan da, besteak beste, metalurgia, produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuak.
Ekipamendu-ondasunak (motordun ibilgailuen fabrikazioa, trenbide-materialaren eraikuntza eta aeronautika eta ontzigintza barne) % 12,6 jaitsi ziren, eta energia % 11,9.
Bestalde, kontsumo-ondasunek % 6,7ko beherakadarekin itxi zuten urtea; kontsumo-ondasun iraunkorrek, horien artean altzariak eta etxeko tresnak fabrikatzeko jarduerak, % 13,2 egin zuten atzera; eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrek, hau da, elikagaiak, garbiketa- eta higiene-produktuak eta jantziak egiteko produktuak fabrikatzearekin, prozesatzearekin eta kontserbatzearekin lotutakoek, % 5,5 baino ez zuten behera egin.
Lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaiak izan du beherakada nabarmenena, 2020an % 16 jaitsi baita, ondoren Arabak (% -13,2) eta Gipuzkoak (% -10,6).
Abenduan izandako bilakaerari buruzko datuak
Eustatek abenduan industria jarduerak izandako bilakaeraren berri eman du, aurreko hilabetearekin alderatuta % 1,4 jaitsi baitzen, eta urte arteko % 7,2.
Abenduan, industriaren portaera okerrena Bizkaian ere izan zen: ekoizpena % 11,7 jaitsi zen 2019ko azken hilabetearekin alderatuta; Araban, % 10; eta Gipuzkoan, % 0,9 baino ez zen jaitsi.
Datu txar horiek gorabehera, Eusko Jaurlaritzak espero du industria-sektorea suspertuko dela 2021ean, baina ez zerbitzuen sektorea, mugikortasunaren murrizketek gehien zigortu dutena baita.
Confebask euskal patronalak ere uste du eraikuntza eta industria asko haziko direla aurten, baina azken kasu horretan, petrolioaren eta gasaren jarduera-adarretan eta aeronautikaren sektorean hobekuntza atzeratuago iritsiko dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometro tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egiten ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.