Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkulluk ostalariei gogorarazi die laguntzak "iristear" daudela

Elkarteek iragarri dute helegitea jarriko dutela LABIk iragarritako neurri murriztaileen aurka.
Ostalaritza. Argazkia: EiTB
Ostalaritza. Argazkia: EiTB

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duenez, ostalaritza elkarteek "eskubidea dute" auzitegietara jotzeko pandemiari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak ezarritako ordutegi-murrizketa berrien aurka, baina "lasaitasun" mezua helarazi die profesional horiei, izan ere, muga horiek sor ditzaketen kalteak konpentsatzeko Jaurlaritzak bultzatutako laguntzak eta funtsak "bidean daude".

Gogora ekarri duenez, Eusko Jaurlaritzak, azken hilabeteetan, ostalaritzaren sektorea eta beste jarduera ekonomiko batzuk konpentsatzeko hainbat funts eta programa jarri ditu martxan, pandemiari aurre egiteko ezarritako murrizketek "kalteak" eragin baitizkiete.

Bere esanetan, Eusko Jaurlaritzak badaki pandemiari aurre egiteko prebentzio neurriek "ondorio kaltegarriak" izan ditzaketela sektore batzuen jardunean.

Hala ere, ostalariei eta muga horien eraginpean dauden beste sektore batzuei "lasaitasun" mezua helarazi die, Gobernuak bultzatutako laguntza programak eta funtsak "bidean" daudelako.

EAEko ostalaritzako enpresaburuen hiru elkarteek iragarri dute helegitea jarriko dutela neurrien kontra Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X