Gipuzkoako 2020ko Errenta Kanpaina apirilaren 12an hasiko da
Gipuzkoako Foru Ogasunak 292 milioi euro itzuli eta 272 milioi euro jasotzea aurreikusten du 2020ko Errenta Kanpainan, apirilaren 12tik ekainaren 30era bitartean. Ondarearen gaineko Zergaren kasuan, 59,5 milioi euro jasotzea aurreikusi dute, iaz baino 7,5 gutxiago.
Jokin Perona Gipuzkoako Ogasun eta Finantza diputatuak; Irune Yarza Ogasuneko foru zuzendariak eta Yolanda Dominguez Zerga Kudeaketako zuzendariordeak aurkeztu dute 2020ko Errenta kanpaina prentsaurreko batean.
Peronak azaldu duenez, kanpaina honetan 292,1 milioi euro itzuli eta 273,2 milioi euro jasoko ditu Aldundiak. "Kanpainako saldoa 18,9 milioi euro negatiboa da, iaz baino 39 milioi euro okerragoa, pandemiaren eraginez", adierazi du.
Egutegiari dagokionez, auto-likidazio proposamenak bihartik aurrera (martxoak 30) kontsultatu ahal izango direla eta proposamenak posta arruntez bidaltzen hasiko direla azaldu du.
Kanpaina apirilaren 12an hasiko da, orduan irekiko baita proposamenak onartzeko epea. Apirilaren 15ean hasiko da online modalitatea Zergabidean, eta egun bat geroago hitzordua hartuko ahalko da bulegoetan, horiek apirilaren 19an irekiko dituzte ateak. Kanpaina ekainaren 30ean amaituko da.
Diputatuak azaldu duenez, Errentaren kanpaina gehiena "Internet bidez" egingo da, Zergabidea plataformaren bidez, "ia zerga guztien auto-likidazioak aurkezteko aukera ematen baitu". "Aurretiazko arretari eusteko ahalegin berezia egingo da, eta Ogasunak 11 bulego izango ditu lurraldeko bederatzi herritan eta 120 pertsonako lantaldea izango du aurrez aurreko arretan", ziurtatu du.
Aurreikuspenen arabera, Ogasunak 382.000 aitorpen jasoko ditu guztira (iaz baino 2.027 gutxiago). Modalitatearen arabera, 226.000 proposamen (665 gutxiago): 53.000 mekanizazio-bulegoetan (1.543 gehiago) eta 103.000 online, Zergabidea plataformaren bidez (2.905 gutxiago).
259.000 aitorpen itzuli beharko dituzte, kopuru osoaren % 67,8, eta batez beste 1.128 euro jasoko dituzte zergadun bakoitzeko. Guztira, 292 milioi euro itzuliko dituzte. Gainerako 123.000 aitorpenak, aldiz, ordaindu beharrekoak izango dira, kopuru osoaren % 32,2, eta zergadunek batez beste 2.221 euro ordaindu beharko dituzte. Guztira, 273,2 milioi euro jasoko ditu Ogasunak. Azkenik, -18,9 milioi euroko saldoa izango du kanpainak.
Modalitateak
Gipuzkoako Foru Ogasunak 258.334 auto-likidazio proposamen bidali ditu zergadunen etxeetara; 166.888 itzultzekoak dira eta 91.446 ordaintzekoak. Guztira, iaz baino 620 gehiago dira eta 302.996 zergadunengan dute eragina (aitorpen guztien % 67,7). "Azken bi urteetan Internet bidez onartu dutenei ez zaie adierazpena bidaliko, proposamena Interneten ikusteko kode bat baizik", adierazi du Yarzak. Proposamena Internetez edo telefonoz onar daiteke (943 113 000).
Halaber, honako sei kasu hauetan aldaketekin onar daiteke: etxebizitza, lokal edo etxebizitza turistikoen alokairuen etekinak, ohiko etxebizitzaren alokairuaren kenkariak, dohaintzen kenkariak eta kuota sindikalaren kenkaria.
Bigarren modalitatea Errenta mekanizatua da, Foru Ogasunaren bulegoetan egiten dena. Hitzorduak hartzeko epea apirilaren 16tik ekainaren 8ra bitartean egongo da zabalik, eta erreserba telefonoz zein Internetez egin daiteke.
Azkenik, hirugarren modalitatea Internetekoa da, Zergabidea plataformaren bidez egiten dena. Gogorazi duenez, "iaz, pandemiagatik, gehien hazi zen modalitatea izan zen, % 13 hazi baitzen, eta pertsona fisikoen kasuan, % 60 igo zen".
Ondarearen gaineko Zerga
Ondarearen gaineko Zergaren kasuan, Peronak azaldu du aurten ez dagoela aldaketa nabarmenik araudian. "Modalitate bakarra dago, Zergabidean egiten dena, eta kanpaina apirilaren 15etik ekainaren 30era egongo da martxan", jakinarazi du. Emaitzei dagokienez, Foru Ogasunak 59,5 milioi euro jasoko ditu, iaz baino 7,5 milioi gutxiago. 7.900 zergadunek batez beste 7.527 euroko ekarpena egingo dutela aurreikusi du Aldundiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.