Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Muskizko itxieraren aurkako neurriak eskatu dizkiote EAEko Auzitegi Nagusiari

Muskizko bizilagunek nabarmendu dutenez, "kalte konponezina" dakar covid-19aren eragin handia duten udalerrietarako ezarritako neurriak Muskizi aplikatzeak.
Jendea Muskizen paseatzen
Jendea Muskizen paseatzen. Argazkia: EITBren bideo batetik aterata.

Muskizko bizilagunek, Bizkaiko herri horretako Udalaren babesarekin, "kautelazko neurriak" hartzeko eskatu diote Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiari, Eusko Jaurlaritzak covid-19aren eragin handiagatik udalerriaren itxiera ezartzeko hartutako erabakiaren aurrean.

Bizilagunek adierazi dutenez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak "laster" erantzun bat ematea espero dute.

"Pertsonen oinarrizko eskubideak babesteko" Gora Muskiz auzo-elkartearen izenean administrazioarekiko auzien aretoan aurkeztutako idazkian gogorarazten da Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 26ko dekretuan ezarritako neurriak aplikatzen zaizkien udalerrietako bat dela Muskiz.

Horrenbestez, Muskizko Udalak errekerimendu bat igorri zion Eusko Jaurlaritzari, administrazioarekiko auzien bidera jo aurretik, covidaren intzidentziaren datuak eguneratzeko eta udalerria perimetroz itxitako udalerrien artean egoteari uzteko.

Udalak igorritako testuan nabarmentzen denez, udalerriko intzidentzia-tasa 427 kasutatik (ehun mila biztanleko) 213ra jaitsi ondoren ostiraletik asteartera, neurri murriztailerik gabeko beste udalerri batzuen antzekoa da, eta, beraz, "konparaziozko bidegabekeria bat gertatzen da".

Gainera, gogorarazi du apirilaren 6ra arte ez dela argitaratuko 400 edo gehiagoko tasa duten herrien zerrenda berria, eta nabarmendu du "kalte konponezina edo konpongaitza" dakarrela Muskizi covid-19aren eragin handia duten udalerrientzat ezarritako neurriak aplikatzeak.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X