993 langabe gehiago zenbatu dituzte Euskadin, eta 499 gutxiago Nafarroan
2021eko otsailean baino 993 langabe gehiago zenbatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) martxoan, eta Nafarroan, berriz, 499 gutxiago, Espainiako Lan eta Ekonomia Ministerioak astearte honetan jakitera eman dituen datuen arabera.
Zehazki, EAEn 130.021 langabe daude guztira, hau da, aurreko hilean baino % 0,77 gehiago. Hala, 2020ko martxoko datuekin alderatuta, Euskadin 1.808 langabe gehiago zenbatu dituzte, hau da, % 1,41 gehiago, baina Estatuko batezbestekoaren azpitik (% 11,31).
Otsaileko datuekin alderatuta, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan igo egin dira langabeziari buruzko datuak. Hain zuzen ere, Bizkaian 785 pertsona gehiago daude lanik gabe (% 1,08 gehiago), 73.559 langabe baitaude; Gipuzkoan 165 langabe gehiago zenbatu dituzte (% 0,48 gehiago), guztira 34.564 pertsona baitaude langabezian; eta Araban 43 gehiago daude lanik gabe (% 0,20 gehiago), guztira 21.898 langabe zenbatu baitituzte.
Iazko epe bereko datuekin alderatuta, % 2,10eko igoera izan da Araban (450 langabe gehiago), % 1,37koa Gipuzkoan (467 langabe gehiago) eta % 1,23koa Bizkaian (891 langabe gehiago).
Nafarroan, berriz, otsailean baino 499 langabe gutxiago zenbatu dituzte martxoan, hau da, aurreko hilean baino % 1,16 gutxiago. Guztira, 42.487 langabe daude Foru Erkidegoan.
Langabeen artean, 17.807 gizonak dira eta 24.680 emakumeak. Adinari dagokionez, berriz, 5.118k (2.557 gizon eta 2.561 emakume) 25 urte baino gutxiago dituzte, eta 37.369k (15.250 gizon eta 22.119 emakume) 25 urte baino gehiago.
Jarduera-sektoreei dagokienez, nekazaritzan 2.507 langabe daude (97 gehiago), industrian 5.609 (95 gutxiago), eraikuntzan 1.888 (44 gutxiago), zerbitzuetan 27.990 (536 gutxiago) eta aurreko enplegurik gabekoak 4.493 dira (79 gehiago).
Espainiako Estatuan, guztira, 59.149 langabe gutxiago zenbatu dituzte martxoan, 3,94 milioi langabe, eta Gizarte Segurantzan, batez beste, otsailean baino 70.790 afiliatu gehiago daude.
Eusko Jaurlaritzak "arreta handiz" aztertuko ditu datuak
Testuinguru horretan, datuok diotena "arreta handiz" aztertuko duela ziurtatu du Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak. Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratze sailburuordearen hitzetan, "martxoan, langabeziak behera egin ohi du normaltasun ekonomikoaren garaian, eta krisi garaian gora".
"Beste alderdi garrantzitsu bat da langabeziak gora egin duela berriro ere emakumeen artean. Eta emakumeen langabeziarekin batera, gazteen artean eta 54 urte baino gehiagoko herritarren artean ere gora egin du langabeziak, nabarmen. Beraz, gure lan-merkatuan egiturazkoak diren sakoneko desberdintasun horiek mantentzen dira", esan du Gurpegik.
Hala ere, Lan eta Enplegu sailburuaren ustez, "martxoko enpleguaren datu txarrak, aurreko hilabeteetako datu onek bezala, ez du ezkutatzen euskal ekonomiak erakusten duen indarra, eta horrek modu sendoan mantentzen gaitu krisialditik irteteko".
Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari dagokionez, % 1,1 jaitsi da (636 gutxiago), hainbat hilabetez etengabe hazi ondoren. Dena dela, "jaitsiera horrek ez du ezkutatzen duela urtebete baino 2.639 pertsona gehiago daudela egoera zail horretan", azpimarratu du sailburuordeak.
"Administrazioen laguntzak erabakigarriak izaten ari dira, eta une honetan txertaketaren arrakasta erabakigarria da egoera honekin amaitzeko. Irtenbide horretan, behin-behinekotasuna, kronifikazioa eta generoaren edo adinaren araberako desberdintasunak zuzendu behar ditugu", gaineratu du Gurpegik.
Datuak "nahiko positiboak" direla azpimarratu du Nafarroako Gobernuak
Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen kontseilariak, Foru Erkidegoko datuak "nahiko positiboak" direla esan du, "pandemiaren bilakaerak eta txertaketa prozesuak eragindako ziurgabetasuna gogoan izanda".
Maeztuk langabezia datuen beherakada nabarmendu du, "azken hilabeteetako joera hausten duelako eta azken urteetako garrantzitsuenetakoa delako martxoan. Positiboa da martxorik onena delako 2016tik, nahiz eta gaur egungo egoera txarra izan".
Halaber, Eskubide Sozialen arduradunak azpimarratu du aldi baterako lan erregulazioan dauden pertsona kopuruak behera egin duela, eta langabeziak gehien astindu dituen kolektiboak gogorarazi ditu, "emakumeak, atzerritarrak eta gazteak, horiek izango baitira enplegu-politika aktiboen hartzaileak kontratazioa indartzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.