EAEko esportazio datuek hobera egin dute eta % 4,7 hazi dira otsailean
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ondasunen esportazioak (1991,6 milioi euro) % 4,7 igo ziren otsailean, iazko hilabete berarekin alderatuta, Eustat estatistika institutuak gaur zabaldutako datuen arabera. Aitzitik, inportazioek (1.433,3 milioi) % 7,5 egin zuten behera otsailean.
Gauzak horrela, merkataritza saldoa berriro ere positiboa izan zen otsailean, 558,2 milioi eurokoa, hain zuzen ere.
Otsaila hilabete ona izan da EAEko hiru lurraldeetan, izan ere, hiruretan izan da hazkundea: Bizkaian, % 9,3; Gipuzkoan, % 2,1 eta Araban, % 1,8.
Araban, esportazioak garraio materialetan kontzentratzen dira (% 62,9), % 6,5eko hazkundearekin. Metalak eta haien manufakturak (-% 8,1) eta plastikoak, kautxua eta haien manufakturak gisa sailkatzen direnak (-% 24,9), berriz, jaitsi egin dira, % 8,1 eta % 24,9, hurrenez hurren.
Gipuzkoan gora egin dute material, makina eta aparatu elektrikoen esportazioek (% 8,4) eta baita metalen eta haien manufakturenak ere (% 11,0). Kontrara, % 21,1 egin dute behera garraiomaterialaren esportazioek.
Bizkaian material, makina eta aparatu elektrikoen esportazioak (% 12,1) ere gora egin du, baina nabarmenagia da landare erresumako produktuetan (% 484,2) eta elikagaien industriako produktuetan, edarietan eta tabakoan izandako hazkundea (% 115,0). Aitzitik, produktu mineral eta energetikoen esportazioak % 8,8 jaitsi dira, eta baita garraio materialarenak ere (% 5,8).
2021eko otsailean, bost herrialde (Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Belgika eta Italia) dira EAEko bezero nagusiak, esportazio guztien % 52,3 (1.042,3 milioi) berenganatuta.
Inportazioen kasuan, % 55,3 Europar Batasuneko herrialdeetatik heldu ziren, eta portzentaje hori % 61,4ra iristen da Erresuma Batua ere barruan sartuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.