Etxebizitzaren prezioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitzaren prezioa % 2,5 igo da Hego Euskal Herrian urtebetean

EAEm % 1,3 igo dira prezioak aurreko hiruhilekotik eta % 1,7 Nafarroan. Bigarren eskuko etxebizitzaren prezioak etxebizitza berriarenak baino modu nabarmenagoan igo dira.
Etxebizitza berri bat.
Etxebizitza berri bat.

2021eko bigarren hiruhilekoaren amaieran etxebizitzaren prezioak % 2,55 igo ziren Euskal Autonomia Erkidegoan aurreko urteko epe berdineko prezioekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) argitaratutako Etxebizitzaren Prezioen Indizearen arabera.  

Aurreko hiruhilekotik % 1,3 igo ziren prezioak bataz beste. Etxebizitza berriaren prezioek behera egin zuten -%0,3 eta bigarren eskukoa, aldiz, igo egin zen % 1,7

Urtea hasi zenetik, % 2 hazi da, bataz beste, etxebizitzaren prezioa EAEn: bigarren eskuko etxebizitzen prezioek, zehazki, % 3 egin dute gora, eta etxebizitza berrienak, berriz, behera egin du -% 1. 

Nafarroan, urte arteko igoera % 2,57koa izan da. 

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % 1,7 igo dira prezioak bataz beste; etxebizitza berriaren kasuan % 0,4 igo dira eta bigarren eskukoak, berriz % 2,3

2021ean zehar, bataz beste % 3,2 igo dira prezioak Nafarroan, eraikuntza berriko etxeen kasuan % 0,4 eta bigarren eskuko etxebizitzaren kasuan % 4,4

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X