Telekomunikazioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskaltelen zuntz sare berrirako bazkide bat sartzeko aukera aztertzen ari da MasMovil

Konpainiak sozietate berri bat sortu asmo du, horren erdia beste inbertsore baten esku utzita. Onivia eta Lyntia enpresak eta Infravia funtsak leudeke interesatuta. MasMovilen arabera, operazioa Euskalten sarea ez saltzeko "konpromisoarekin bateragarria" da.
La sede de Euskaltel en Derio (Bizkaia).
La sede de Euskaltel en Derio (Bizkaia). Foto: EITB Media

Euskaltelen zuntz optikoko sare berria garatu nahi du MasMovilek, eta horretarako bazkide bat sartzeko aukera aztertzen ari da. Antza, sozietate berri bat osatu nahi du, eta horren erdia inbertsore baten esku utzi. 

Konpainiak EFE albiste agentziari azaldu dionez, oraindik ez dute erabakia hartu (Expansión egunkari ekonomikoak aurreratu du albistea), baina bazkide bat batuta ere, sarearen kontrola bere gain egongo litzatekeela argitu du.

MasMovilen hitzetan, operazioa Euskalten sarea ez saltzeko "konpromisoarekin bateragarria" da.

Helburua, iturrion arabera, Euskaltel taldearen "azken milia modernizatzea" (etxeak eta negozioak operadoreen sareekin lotzen duen sareen zatia). Gaur egun, kable bidezkoa da.

Hori horrela, MasMovilek sozietate berri bat sortu nahi du, 500 milioi euroko balioa izango lukeena, eta 700 milioi eurora handi daitekeena, "aktibo hauekiko dagoen interesari eta azken transakzioek izan duten balio altuari esker".

Sozietate berri horretan sartzeko interesa agertu dute Onivia eta Lyntia handizkako enpresek eta Infravia inbertsio funtsak.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X