Zubietako erraustegiko langileak greba mugagabera, lan-baldintza "duinak" eskatzeko
Zubietako erraustegiko langileek greba mugagabea hasiko dute asteartean, osasun eta lan baldintza "duinak" eskatzeko. Azpimarratu duenez, helburua da Ekobal Operacion y mantenimiento SL enpresak kudeatzen duen lantokian "prekarietatea ezabatzea"; izan ere, enpresak "inolako arrazoirik gabe kaleratzen ditu langileak eta, osasun eta lan baldintzak gero eta okerragoak dira".
ELA sindikatuak ohar batean salatu duenez, "laneko segurtasun eta osasun arloko neurri falta etengabea da" lantegiaren jarduera hasi zenetik. Bere ustez, lan arriskuen ebaluazioa "desegokia da eta ez dator bat" Zubietako lantokiaren ezaugarriekin.
Era berean, lanaldiak, kasu askotan, "12 orduko etenik gabeko txanda bihurtzen dira, lanaldiak luzatzen direlako, eta, aldi berean, ordu estrak sartzera behartzen dira langileak "legez onartutakoen gainetik".
Gainera, "egutegiak egun batetik bestera aldatzen dira, lanaldien arteko atsedenaldiak eta oporrak errespetatu gabe", eta, ondorioz, ezinezko suertatzen da "lana eta bizitza soziala eta familiarra bateragarri egitea".
ELAk lantegiaren "errealitate zehatza" jasotzen duen enpresa hitzarmen baten negoziazioari hasiera ematea eskatu du, eta salatu, enpresak "modu sistematikoan kaleratzen dituela langileak, inolako justifikaziorik gabe". Adierazi duenez, praktika hori "jarduera hasi zenetik errepikatzen ari da", eta azken kaleratzea duela egun gutxi gertatu da; hori dela eta, "berehala berriz onartzea" eskatu du.
Sindikatuaren ustez, "ezinbestekoa da salatutako gai guztiei erantzutea". Gaineratu duenez, Ekobaleko zuzendaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokie erantzukizuna. Sindikatuaren esanetan, "enpresako zuzendaritzak zorrotz bete behar du lan eta ingurumen legediak", izan ere, "erraustegian lan egiten dutenen eta herritarren eskubideak dira".
Azkenik, ELAk salatu duenez, Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuek "grebarako eskubidea urratzen dute", izan ere, % 70ean ezarri du gutxiengoa ekoizpen arloan eta % 90ean balorizazio plantan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.
ELAk zerbitzu publikoak hobetzeko premiazko neurriak eskatu dizkio Pradalesi, eta gutxieneko soldataren aldeko urratsak galdegin ditu
Mikel Lakuntzak politika publikoetan "norabide aldaketa" eskatu dio lehendakariari, zerbitzu publikoen "gainbehera" lehengoratzeko eta patronalari presioa egiteko, Euskadin gutxieneko soldata ezar dadin.
LAB: Pradalesen Gobernuak "suspentso atera du" langileen aldeko politiketan
Garbiñe Aranburuk zalantzan jarri du lehendakariarekin egindako bilera-sortaren sinesgarritasuna, eta elkarrizketa soziala instituzionalizatzeko legea bertan behera uzteko eskatu dio Imanol Pradalesi.
EHUren intersindikalak salatu du Unibertsitate Lege berriak unibertsitate publikoari beharrean, pribatuari egiten diola mesede
Sindikatuok "kezka handia" agertu dute Unibertsitate Lege berriarekin, eta salatu unibertsitate pribatuei diru publikoa jasotzeko bidea errazten diela, publikoaren kaltetan. Hain justu, EHUren "arazo larriena azpifinantzaketa" dela nabarmendu dute.
Greba deitu dute Bizkaiko metal merkataritzan urriaren 7rako, lan hitzarmen berri baten alde
ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek soldatak KPIaren arabera eguneratzea eta lanaldia Bizkaiko merkataritzako beste hitzarmen batzuetan ezarritako urteko 1.725 orduetara murriztea.
Gipuzkoako gasolindegietako langileak kalera atera dira lan-hitzarmen berriaren alde
Gipuzkoako gasolindegietako langileek elkarretaratzea egin dute Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren aurrean, hitzarmen berriaren negoziazioen blokeoa salatzeko. Ia bi urteko prozesuaren ostean, langileak kexu dira patronalak ez duelako erakusten elkarrizketarako borondaterik. Akordiorik lortu ezean, iragarri dute datozen asteetan mobilizazioak areagotu ditzaketela.
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".
UGTk enpresen irabaziak soldatetara bideratzeko eskatu dio Pradalesi
UGT Euskadiko batzorde kudeatzaileko presidente Jose Manuel «Tximi» Lopezek enpresa handien irabaziak langileen soldatetan islatu behar direla defendatu du Imanol Pradales lehendakariaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bitartekari lanak egin ditzala euskal patronala hitzarmenen bidezko gutxieneko soldata interprofesionala negoziatzera esertzeko.