BPG-AREN HAZKUNDEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak % 5,6ra jaitsi du EAEko hazkunde ekonomikoaren aurreikuspena 2021ean

2022rako % 6,7ko igoera aurreikusten du, aurretik kalkulatutako % 6,4aren aldean. Enpleguari dagokionez, agertoki berriaren arabera, 13.390 pertsonak aurkituko dute lana 2021ean, eta ia 11.500ek 2022an.
Pedro Azpiazu, en el Parlamento Vasco.
18:00 - 20:00
Eusko Jaurlaritzak % 5,6ra jaitsi du 2021eko BPGaren hazkundearen aurreikuspena

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordinaren (BPG) aurtengo hazkundearen aurreikuspena % 6,7tik % 5,6ra jaitsi du, eta 2022rako % 6,7ko igoera aurreikusten du, aurretik kalkulatutako % 6,4aren aldean.

Hala iragarri du Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran, Elkarrekin Podemos-IUk, PP+Cs eta Voxek 2022rako aurrekontuen lege proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketen eztabaidan.

Enpleguari dagokionez, berrikuspenak ia ez dakar aldaketarik irailekoarekin alderatuta. Agertoki berriaren arabera, 13.390 pertsonak aurkituko dute lana 2021ean, eta ia 11.500ek 2022an.

Enpleguaren bilakaerak langabezia-tasan ere izango du isla, urteko batezbestekoa % 10ekoa izango baita aurten, hasieran % 10,3ko tasa aurreikusi arren, eta % 9,2ra jaitsiko da 2022an, irailean kalkulatutako % 9,5aren aldean.

Taula makroekonomikoaren berrikuspen hori Eustatek 2021eko hirugarren hiruhilekorako kalkulatutako hazkundea espero zena baino txikiagoa izan ondoren egin du Jaurlaritzak, kalkulatutako % 5,5etik % 3,9ra igaro baita.

Aurreikuspenak jaisteak ez du esan nahi ekoizpen-sarearen "ahultasuna" ekarriko duenik, aurten sortu ezingo den BPGaren zati bat 2022ko hazkundera eramango dela baizik.

Industriako balio erantsiaren aurtengo hazkundeak ere behera egingo du, % 9,7tik % 8,7ra, baina hurrengo urteko tasa % 5,6tik % 6,6ra igoko da. Eraikuntzaren kasuan, 2021eko emaitza % 4,2tik % 2,7ra jaitsi da, eta 2022koa % 4,5etik % 5,2ra igo da.

Zerbitzuen kasuan, ia puntu bat jaitsi da aurten, eta ia ez da aldaketarik izango datorren urtean (% 6,7).

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X