Milaka lagun atera dira kalera Donostian, Bilbon eta Gasteizen, Osasungintza Publikoaren alde
Milaka pertsonak parte hartu dute "Osasungintza publikoaren alde" eta, bereziki, Lehen Arretan bizi den egoera salatzeko gaur eguerdian Donostian, Bilbon eta Gasteizen egin diren manifestazioetan. "Nik bai sinesten dut Osasungintza Publikoan" eta "Lan balditza duinen alde" lelopean, Bilbokoa izan da jendetsuena.
Osasungintza publikoa "jokoan" dagoela salatu dute sindikatu deitzaileek, ELAk, LABek, CCOOk, UGTk eta SATSEk eta Osakidetzari "benetako negoziazioa" eta "Lehen Arreta indartzeko epe luzerako plangintza sendoa" eskatu dizkiote. Lehen Mailako Arretako lau elkartek, Bizkaiko Medikuen Elkargoak, pentsiodunen mugimenduak zein EH Bildu, Ahal Dugu-Podemos eta Ezker Anitza alderdiek ere bat egin dute deialdiekin, milaka herritarrek bezala.
Bilbon, "Lan baldintza duinen alde. Nik bai sinesten dut osasun publikoan", oihukatu dute euskaraz eta gaztelaniaz ibilbidean zehar, "Kalitatezko osasun publikoaren alde", "Publikoa ez dago salgai, publikoa defenda dezagun","Auto ofizial gutxiago eta Lehen Arreta eta ospitale gehiago", "Osasungintza defenda dezagun" eta "zerbitzu publikoak indartu ditzagun" izan dira lelo entzunenak.
Gasteizen ere milaka pertsonak egin dute bat Osakidetzari baliabide gehiago eskatzeko deialdiarekin. "Lan-baldintza duinen alde" eta "Osasun arloan murrizketak egitea erabaki hilgarria da" zion lehen pankartak,"Langileen %60 behin-behinean" leloarekin batera.
Manifestazioan "aitzakia gutxiago, pertsonal gehiago", "Itxaron-zerrendek hil egiten dute", "Erreta gaude" edo "Osakidetza ez iezaguzu bizitza kendu" zioten kartelak eraman dituzte.
Manifestariek, distantziak errespetatzeko bi lerrotan lerrokatuta, Iñigo Urkulluren Gobernuaren aurkako oihuak egin dituzte, eta osasun publikoan egindako "murrizketak" iraultzeko eta Osakidetzako langileen lan-baldintzak hobetzeko eskatu dute.
Donostian ere milaka izan dira manifestazioan parte hartu dutenak, lelo ta mezu berdinekin.
"Osakidetzan langile eta baliabide falta egiturazkoa da"
Sindikatu deitzaileetako ordezkariek azaldu dutenez, Osakidetzak langile eta bitarteko faltarekin dituen arazoak "egiturazkoak" dira, eta "ez dira pandemiaren ondorio". Hala, Gotzone Sagardui Osasun sailburuari ohartarazi diote aurre egin ezean, mobilizazioak areagotuko dituztela, eta greba ere izan daitekeena.
Salatu dutenez, Euskadin osasun arloan BPGari dagokionez egindako inbertsioak ( % 4,9) behera egin du azken hamarkadan, eta Europako batez bestekoaren ( % 7) eta Espainiakoaren ( % 6) azpitik dago. ELAk kritikatu du, bitartean, "osasun-aseguru pribatuen kontratazioan zifra errekorra" dagoela Euskadin.
Halaber, Osakidetzak pandemiari aurre egiteko erabili duen politika arbuiatu dute, "batez ere urritik, 4.000 profesionalen kontratuak berritu ez direlako, anbulatorioetako ordutegiak murriztu direlako, Etengabeko Arretarako Guneak itxi direlako, txertodromoak desegin direlako eta aztarnariak ahalik eta gehien murriztu direlako".
Pilar Mendia Satse erizainen sindikatuko bozeramaileak euskal osasun publikoan egindako inbertsioa Europako batez bestekoaren parekoa izatea eta BPGren % 7ra iristea eskatu du, baita lehen mailako arretara % 25 bideratzea eta 3.000 erizain gehiago kontratatzea ere.
"Ezin da ulertu dauzkagun zifra izugarri hauekin logikaren kontrako norabidean doazen erabakiak hartzea. Lehenengo 'autotesta' izan da, gero 'autorrastreoa', bajen 'autogestioa' eta orain osasun zentro batzuek ordutegiak murrizten dituzte ", kritikatu du.
Igor Eizagirre ELAko ordezkariaren ustez, "Pandemia osasun publikoa desegiteko aitzakia da". Pandemia betean, osasun arloko aurrekontua "duela 10 urtekoa baino txikiagoa da, eta 2022koa ere aurreko urtekoa baino txikiagoa" da, salatu du Eizagirrek, eta azpimarratu du horren atzean "erabaki politiko bat dagoela osasun pribatuaren alde egiteko".
Osakidetza "EAEko ABLE handiena da gaur egun", aldi baterako 24.000 langilerekin, plantillaren % 58 hain zuzen ere. 9.000 langilek baino gehiagok, batez beste 8 urte daramatzate aldi baterako kontratuarekin.
ELAk Osakidetzan "1.000 pertsona baino gehiago" premiaz kontratatzea, langileak lehen egunetik ordezkatzea eta plantillak indartzea eskatzen du, "jokoan dagoena osasun publikoa delako".
LABek Osakidetza osoaren "kolapsoa" eta "egiturazko defizita" salatu ditu, langileen lan-baldintzak okertzen dituelako eta herritarrei kalte egiten dielako. "Aurrekaririk gabeko eraso global honi herri gisa erantzun behar diogu", adierazi du sindikatu abertzaleak.
Antzeko adierazpenak egin ditu Iñigo Garduño CCOOko ordezkariak, eta osasun publikoa "ongizate-estatuaren funtsezko zutabea" dela esan du, baina "urteetako murrizketen" eta "covidaren agerpenaren" ondoren, "kolapsatu egin da". "Europar Batasuneko batez bestekoa baino gutxiago inbertitzen dugu osasunean, eta plantilla indartzea eta bitarteko gehiago behar ditugu". Aztarnari gabezia eta ordutegien murrizketak ere salatu ditu.
UGTtik, Ana Vazquezek adierazi du Osakidetzako profesionalak "akituta, agoniko eta nekatuta" daudela, eta erabiltzaileek ere "krisi" hori pairatzen dutela. "Osasun-zentroetako ordutegiak murrizten dira, kontsultak atzeratzen dira, aurrez aurrekoak telefono bidezkoak izatera pasatzen dira, larrialdiak kolapsatu egiten dira...". Aldaketarik ematen ez bada, "borroka areagotu" egingo dela azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.