EAEko ogasunek gainditu egin dute pandemiaren aurreko diru-bilketa
EAEko hiru foru aldundiek pandemiaren aurreko garaietan baino diru-bilketa handiagoa eginda amaitu dute 2021a: Arabako Ogasunak 2.486,9 milioi euro bildu ditu; Bizkaikoak, 8.136,1 milioi euro; eta Gipuzkoakoak, 5.340 milioi euro. Horrela, guztiek hobetu dituzte 2020an, pandemiak eragindako geldialdi ekonomikoak markatutako urtean, lortutako diru-sarrerak, eta baita 2019an bildutakoa ere.
Kontuak hala, hiru ogasunek, guztira, 15.962 milioi euro batu dituzte, 2020an eta 2019an baino % 14,4 eta % 3,1 gehiago, hurrenez hurren.
Igoera orokor horren aurrean, Ramiro González Arabako ahaldun nagusiak nabarmendu du albiste positiboa dela hori, "itxaropena pizten duena, gure ekonomia-sarearen gaitasunak eta indarguneak egiaztatzen duena".
Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak esan du orain arte lurraldean lortutako diru-bilketa handiena dela, eta jarduera ekonomikoaren susperraldiaren hasiera islatzen duela. Hala ere, azpimarratu du kontuan hartu beharreko beste faktore batzuek ere eragiten dutela hazkunde hori, ezohiko moduan lortutako diru-sarrerak baitira, "eta aurreko ekitaldiekiko konparazioa desitxuratzen dute".
Besteak beste, Bizkaiak nabarmendu du igoera handia izan dela (% 885,9) sarien gaineko karga bereziaren bilketan. Horri esker, 30 milioi euro sartu dituzte 2021ean, 2020an sartutako 3 milioien euroen aldean.
Zure interesekoa izan daiteke
Taxilariek protesta egingo dute gaur Donostian VTCen gaineko kontrol handiagoa eskatzeko
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako