enpresak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tel Aviveko metro arina eraikitzeko kontratua lortu du CAFek

Beasainen egoitza duen konpainiak adierazi duenez, duen bolumena eta konplexutasuna kontuan hartuta, "Israelen inoiz egin duen azpiegitura garrantzitsuena da hau".
Israelgo tranbietarako kontratua lortu du CAFek. Argazkia: CAF
Israelgo tranbietarako kontratua lortu du CAFek. Argazkia: CAF

CAF Taldeak eta Shapir enpresa eraikitzaileak osatutako partzuergoa hautatu du NTAk (Metropolitan Mass Transit Systems) 'Purple Line' tren arineko linea osorik egiteko; eraikuntza bera, diseinua eta beheko solairuko 98 Urbos tranbia berriak. 1.015 milioi euroko balioa du, eta Beasainen egoitza duen euskal enpresari 525 milioi euro baino gehiago dagozkio.

Euskal enpresak adierazi duenez, "Israelen inoiz egin den garraio-azpiegituren programarik garrantzitsuena da, bere bolumen eta konplexutasunagatik". 'Purple Line' proiektua Israelgo metropolirako planaren baitan dago, eta hiriko tren arinaren sistema 25 urtez diseinatu, eraiki, finantzatu eta mantentzea barne hartzen du.

Linea berriak 27 kilometroko luzera izango du, 45 geltoki, eta ibilgailu-flotaren mantentze-lanak egingo diren depositu bat. '2000'tik abiatuko da, hau da, Tel Aviveko erdigunetik, eta hiriaren erdigunea eta metropoli-eremuaren ekialdea komunikatzea du helburu, "azken zatia bi adarretan banatuz, alde batetik Bar Ilan Unibertsitateraino iritsiko dena, eta, bestetik, ondoko Yehud-Monoshan hiriraino joango dena".

Euskal konpainiak adierazi duenez, gauzak ondo bidean, 2027rako erabat martxan egongo da linea berria, eta Tel Aviveko metropolialdeari "garraiorako trenbide-sare moderno eta eraginkorrenetako bat" emango dio.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X