KONTSUMORAKO PREZIOEN INDIZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urte arteko KPIak behera egin du urtarrilean, % 6ra EAEn eta % 6,3ra Nafarroan

Batez ere, argindarra eta elikagaiak merkatzeak eragin du prezioen beherakada.
Erosketak egiteko orga supermerkatu batean
Erosketak egiteko orga supermerkatu batean. Artxiboko argazkia: Pixabay

Urte arteko inflazioa % 6,4ra jaitsi da urtarrilean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta % 6ra Nafarroan, Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) astearte honetan argitaratutako datuen arabera.

Prezioek lau hamarren egin dute behera EAEn urtarrilean, abendutik urtarrilera. Nafarroan, ostera, puntu erdikoa izan da jaitsiera.

Batez ere, argindarra eta elikagaiak merkatzeak eragin du prezioen beherakada hilabete horretan.

Espainiako Estatuan, ostera, urte arteko tasa % 6,1ekoa izan da, abenduan baino lau hamarren txikiagoa. Abenduko urte arteko inflazioa (% 6,5) azken 30 urteetako handiena izan zen.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X