Sindikatuek % 70ean zenbatu dute Osakidetzako Lehen Arretako grebaren eragina, eta Osasun Sailak % 30ean
Osakidetzako Lehen Arretan greba deitu dutenek jakinarazi dute langileen % 70ek egin duela bat deialdiarekin. Osakidetzaren arabera, berriz, grebaren jarraipena % 29,6koa izan da Lehen Mailako Arretan goizeko txandan, eta % 30,79koa arratsaldekoan.
Osasun Sailak jakinarazi duenez, lurraldez lurralde, jarraipena % 20,37koa izan da Araban, % 35,73koa Bizkaian eta % 27,11koa Gipuzkoan, goizez; eta % 41,77koa Araban, % 28,93koa Bizkaian eta % 28,99koa Gipuzkoan, arratsaldez. Lan kategoriak aintzat hartuz gero, sendagileen % 32,28ko egin du greba, erizainen % 29,85ek eta gainerako osasun langileen % 30,36k, Osasun Sailaren datuen arabera.
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bi greba egun deitu dituzte Osakidetzan; lehenengoa gaurkoa, Lehen Arretan, eta bigarrena astelehenean, Osakidetza osoan. Gainera, bihar, larunbata, manifestazioak egingo dituzte EAEko hiru hiriburuetan. Osasun publikoko langileei eta erabiltzaileei eragiten dieten "arazo larriak" salatzeko antolatu dituzte protestak.
Lehen Arretako lanuztea 07:00etan hasi da, eta bihar amaituko da, ordu berean. Osasun zentro batzuk itxi egin behar izan dituzte langileek protestarekin bat egin dutelako.
ELA sindikatuak dagoeneko esan du deialdiak erantzun "arrakastatsua" izan duela eta "osasun zentroak itxita" daudela.
Amaia Mayor SATSE erizainen sindikatuko ordezkariak esan du grebaren jarraipena "oso ona" izaten ari dela, Osakidetzako profesionalak "gogaituta" daudelako, "lan gainkarga handiarekin".
Sindikatuaren ordezkariak esan du egungo aldarrikapenak ez direla berriak, 2019tik ari direla "profesional gabezia" salatzen. Hori dela eta, "prekarietatea gutxitzea" eta "bajak lehenengo egunetik betetzea" eskatu du, besteak beste.
Eskaera horien aurrean, SATSEk ez du Osakidetzaren "plan bat" ikusten, eta mahai sektorialaren deialdia "greba indargabetzeko" mugimendua izan dela uste du.
Bestalde, Raul Arza UGTko idazkari nagusiak esan du sindikatuak ez dituela mobilizazioak "betikotu" nahi Osakidetzan, baina euskal osasun publikoaren "arazoei" erantzunen bat eman behar zaiela.
Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean Arzak aitortu duenez, UGT "harritu" egin zen Osasun Sailaren iragarpenarekin mobilizazioak hastera zihoazenean. "Susmagarria" izan zela uste du.
Horren hitzetan, osasun langileek, Lehen Arretakoek bereziki, hiru mobilizazio egun egin zituzten 2019an "Osakidetzari esfortzu handiagoa eskatzeko langileen beharrei erantzute aldera".
"Batik bat langileen egonkortasunarekin Osakidetzan dagoen arazoari. Horretan jarri behar du indarra Eusko Jaurlaritzak", esan du, eta behin-behinekotasunak langileen % 40ri eragiten diola nabarmendu du.
Mahai sektoriala
Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bat egin dute deialdian. Langileen ordezkarien eta Osasun Sailaren arteko negoziazioa etenda dago; izan ere, sindikatuek Mahai Sektorialera ez joatea erabaki dute, Eusko Jaurlaritzaren negoziatzeko asmoak benetakoak ez direla iritzita.
Sindikatuen iritzian, "propaganda eta xantaia" erabiltzen ari da Osakidetza Mahai Sektorialaren deialdian, greba desaktibatzeko helburuarekin, eta bileraren gai zerrendan sartu du aspalditik adostuta duten baina Osakidetzak bete gabe jarraitzen duen garapen profesionalaren auzia.
Grebarekin bat etorri ez den Euskadiko Medikuen Sindikatuak ere Mahai Sektorialera ez joatea erabaki du, Osakidetzak negoziatzeko asmorik ez duelako.
Langileen eta herritarren "egonezina eta nekea" salatu dute sindikatuek, eta kritikatu dute Osasun Sailak ez duela "urrats bakar bat ere eman" osasun sistema publikoa "hondatzea" dakarten neurriak bertan behera uzteko.
Osakidetzako langileen artean belaunaldien arteko erreleboa ziurtatzeko "planifikazio falta" salatu dute, eta ohartarazi dute, prekarietatearen eta lan-kargaren ondorioz, langileak Lehen Arreta uzten eta beste espezialitateetara, osasun pribatura edo atzerrira joaten ari direla.
Sindikatuen arabera, beharrezkoa da 5.000 lanpostu berriko eskaintza publikoa deitzea, eta horien artean, 1.000 Lehen Arretakoak izatea, lan-karga onargarria izan dadin, lan-baldintzak duinak izan daitezen eta osasun-arreta kalitatezkoa izan dadin.
Horien ustez, "murrizketekin, inbertsio faltarekin eta pribatizazioarekin jarraitzeko aitzakia ezin hobea" bihurtu da pandemia Osakidetzarentzat.
Iñigo Urkullu lehendakariak zein Gotzone Sagardui Osasun sailburuak aitortu dute zailtasunak egon badaudela, baina, horien iritzian, osasun sistema publikoak "maila eman du" pandemian, eta ez da greba egiteko unea.
Eusko Jaurlaritzaren arabera, Espainiako Estatuko osasun gastu handiena duen erkidegoa da EAE, urtean pertsonako 1.984 eurokoa. Halaber, aurrekontuaren bi heren langileriari bideratzen zaiola eta Osasun Sailaren aurrekontua nabarmen hazi dela azpimarratu du: 2019an 3.800 milioi euro izatetik, aurten 4.300 milioi izatera iritsi da.
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk bat egin dute sindikatuek deitutako bi grebekin. Horrez gain, larunbaterako manifestazioak deitu dituzte EAEko hiru hiriburuetan.
Gutxieneko zerbitzuak, larunbat baten gisan
Lan eta Enplegu Sailak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu greba egunetarako. Lanuzteek ez diete arakatze, erauzketa eta txertaketa zerbitzuei eragingo, ezta Etengabeko Arretako Guneei eta garbiketari ere (horietan, % 100koa izango da gutxieneko zerbitzua). Osasun zentroetan, larunbatetan bezainbeste beharginak izango dira, eta arreta telefonikoa % 50ekoa izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
‘Jo ta ke hemen erabaki arte’ lelopean, ELAk 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa aldarrikatuko du Maiatzaren 1ean
Sindikatuak Confebasken jarrera kritikatu du, "euskal gizartetik gero eta urrunago" dagoelako, eta Pradalesi eskatu dio "gutxieneko soldata propioaren alde egiteko".
Bizkaiako Ogasunak 1.317 euro itzuliko ditu batez beste errenta aitorpenean
Foru Ogasunak aurreratu du herritarren alde aterako dela errenta aitorpena, eta zergadunen % 70i itzuliko zaiela dirua.
Energiaren prezioek, berriz ere gora: Brent petrolioa % 7 igo da, eta gas naturala, % 8,5
Estatu Batuek Iranen aurka egindako erasoaren aurretik, Brent upelaren prezioa 72 dolarrean zegoen; gaur, berriz, 102 dolarrera iristear dago.
Donostiako alkateak eskatu du turismo zerga uda honetarako ezarri ahal izatea
Donostiako alkate jeltzaleak, Jon Insaustik, turismo zerga uda honetan aplikatu ahal izatea galdegin du, eta alderdi politikoei eskatu die foru arauaren proiektuaren zuzenketen tramitea aprobetxa dezatela, hori posible izan dadin.
Gipuzkoarrek bizkaitarrek baino merkeago dute Bilbo-Donostia autobus zerbitzua, baina Facuak berdintasuna eskatu du
Zerbitzua ematen duten Avanza enpresak Mugi txartela onartzen du eta deskontuak aplikatzen ditu, baina ez du Barik txartela onartzen. Gipuzkoako Foru Aldundiak du linea horren gaineko eskumena.
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko lotura urtea amaitu aurretik erabakiko dela esan du Santanok
Espainiako Gobernua lotura Gasteiztik edo Ezkiotik egitea aztertzen ari da. Dena den, eztabaida irabazle eta galtzaile terminoetan egitea baztertu du Jose Antonio Santano Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu idazkariak Radio Euskadin gaur egin dioten elkarrizketan.
Eusko Jaurlaritza kezkatuta agertu da medikuen grebarekin, Osasun Ministerioak eta greba batzordeak astelehenean bilera egin atarian
Sindikatuek mobilizazio egutegiari eutsi diote, eta akordiorik lortu ezean, apirilaren 27tik 30era greba egingo dute berriro.
Berako Arcelorreko beharginek salatu dute lantegiko mediku-arreta kaskartzen ari dela
ELA sindikatuak salatu du, besteak beste, istripua izan duten langileak —baita lesio larriak dituztenak ere— birkokatu egiten dituztela, dagokien baja medikoa eman beharrean. Hori dela eta, ostegunero lanuzteak egingo dituzte, osasasun arreta kaskartu egin dela salatzeko.
ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte udal guztietan, apirilaren 23tik aurrera, lan baldintzen gaineko akordioa berritzeko
Sindikatuek lanuzteak eta grebak iragarri dituzte apirilean, maiatzean eta ekainean, lan hobekuntzak aldarrikatzeko eta 28.000 udal langileren baldintzak arautzen dituen akordioaren negoziazioa desblokeatzeko.
Berretsi egin dute Aceros Olarra enpresari ezarritako zigorra, amiantoaren ondorioz hildako behargin baten heriotza ikertzeko auzian
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Bilboko epaitegi baten ebazpena. Horren arabera, Cofivacasa sozietate publikoa eta Aceros Inoxidables Olarra enpresa zigortu zituen, eta langilearen familiari 153.000 euro baino gehiago ordaindu behar dizkiote, bien artean, amiantoak biriketako kartzinoma eragin ziola ebatzita.