Mobilizazioak Bilbon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru sindikatuak aurreratu du Madrilgo bilerak ez duela erabakiko garraiolariek abiatutako grebaren amaiera

"Laguntza puntualak baino zerbait gehiago eskatzen dugu, hots, garraiolariei bizirik jarraitzeko aukera ematea, hau da, baldintza egokiak ziurtatzea kamioilari autonomoak desagertu ez daitezen", adierazi dute sindikatuko ordezkariek.
18:00 - 20:00
Hiruko garraiolari autonomoek manifestazioa egin dute Bilbon

Hiru sindikatuko garraiolari autonomoek Bilbora eraman dituzte protestak ostegun honetan, non Eusko Jaurlaritzaren eta Confebask patronalaren egoitzen aurrean bildu diren, batzuek zein besteek beren aldarrikapenak entzun zitzaten.

Komunikabideen aurrean, Jon Altuna sindikatuko eledunak esan du zain daudela Gobernuaren eta Espainiako Errepideko Garraioaren Batzorde Nazionalaren arteko bileran hartutako erabakiak ezagutzeko, baina horrek ez duela baldintzatuko duela hamaika egun abiatutako grebaren amaiera.

"Laguntza puntualak baino zerbait gehiago eskatzen dugu, hots, garraiolariei bizirik jarraitzeko aukera ematea, hau da, baldintza egokiak ziurtatzea kamioilari autonomoak desagertu ez daitezen", adierazi du.

Horretarako, beharrezkotzat jo du tarifak gastuen araberakoak izatea: "Enpresariei eskatu diegu prezio merke bat berma dezatela, eta Jaurlaritzari, berriz, laneko baldintzak ziurta ditzatela. Erregaiaren afera izan da egoera larritu duena, baina arazoa aurretik dator. Azken batean, aukera bakarra geneukan, jarduna eten eta borrokan hastea".

Hiruko ordezkari Alberto Nuñez, bestalde, orain arte Jaurlaritzarekin eta Nafarroako gobernuarekin izandako elkarrizketei buruz mintzatu da. "Gu ez gaude ordezkatuta Madrilen. Bertoko gobernuekin ari gara hizketan, eta esan digutenez gure proposamenak aztertu eta datorren astean erantzun bat emango digute. Oraingoz zain gaude, beraz", azpimarratu du. Gainera, argi utzi du gertatzen denaren arabera erabakiko dutela lanuzteari eustea ala bertan behera uztea.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X