Sortutako lau lanpostutik hiru kualifikazio handikoak izan dira EAEn azken urtean
Gora egin du Euskadin kualifikazio handiko enpleguen kopuruan, Adecco giza baliabideen kudeaketan munduko liderrak argitara eman dituen azken datuen arabera. Hala, 2021ean zehar EAEn sortutako lau enplegutik hiru goi-mailako kualifikaziokoak izan dira. Horien proportzioa % 1,8 puntu hazi da, eta Errioxaren atzetik gehien hazi den autonomia erkidegoa da.
Adecco Group Institutek, Adecco Taldearen baitan dagoen ikasketa eta dibulgazio zentroak, txosten berri bat plazatu du ostegun honetan, eta EAEen enpleguaren segurtasuna eta garapen profesionalerako aukerak izan ditu ardatz oraingoan. Datuek ondorioztatu dutenez, kualifikazio ertaineko edo baxuko 9.500 lanpostu sortu dira (urtetik urtera % 1,7 gehiago), eta goi-mailako kualifikaziokoak, berriz, 27.400 izan dira (% 7,7 gehiago).
Javier Blasco Adecco Group Instituteko zuzendariaren ustez, "albiste ona da ekonomiaren eta enpleguaren susperraldiak etengabeko prestakuntzaren eta pertsonen birkualifikazioaren aldeko apustu irmoa eskatzen duen une honetan".
Lan-ezbeharrei dagokienez, berriz, kopuruak gora egin du Euskal Autonomia Erkidegoan, baina Espainiako Estatuko batez bestekoa baino zertxobait gutxiago. % 13,6 igo da urtebetean, 10.000 landuneko 75 istripuraino.
Iraupen luzeko langabeak, bestalde, 24.200 dira Euskadin, langabe guztien % 26,9, eta Espainiako Estatuan, berriz, Europa osoan dauden iraupen luzeko langabeen (912.000 pertsona) % 30.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako