Garraiolariak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ibilgailu astunek errepideak erabiltzeagatik ordaintzeko aurreproiektua onetsi du Bizkaiko Aldundiak

"Free flow" arkuak jarriko dituzte 3,5 tona baino gehiago pisatzen duten kamioientzat N-240, BI-625, N-636, A-8 eta Txorierriko errepideetan.
Kamioi bat N-240 errepidean. Argazkia: EiTB
Kamioi bat N-240 errepidean. Argazkia: EiTB

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak Bizkaiko errepide batzuk erabiltzeagatik merkantzien garraioko ibilgailu astunek ordaintzeko foru arauaren aurreproiektua onetsi du. Foru arau horren ekimena iazko ekainean abiarazi zen Batzar Nagusietan. Aldundiaren asmoa da "free flow" izeneko arkuak ipintzea 3,5 tonatik gorako kamioientzakoN-240, BI-625, N-636, A-8 eta Txorierriko errepideetan.

Foru erakundeak jakinarazi duenez, Europako Batzordeak aurreproiektuari oniritzia eman ondoren onartu dute.

Ekimenaren aurkezpenean, Imanol Pradales Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako diputatuak adierazi zuen foru arauak aurrera egiteko ezinbestekoa zela "berme guztiak aplikatzea eta segurtasun juridikoa erabatekoa izatea, inolako diskriminaziorik ez sortzeko, ez zuzenekorik, ez zeharkakorik, tarteak identifikatzerakoan, kontrol-arkuak jartzerakoan eta kanonaren zenbatekoak ezartzerakoan". Europarem argi verdea jasota, aurreproiektuaren tramitazioak aurrera egingo du Batzar Nagusietan.

Bizkaiko errepide batzuk erabiltzeagatik ordaintzeko sistema berriaren helburuak honako hauek dira, Alundiaren esanetan: "Aplikatuko den errepide sarea ahalik ondoen egotea, kudeaketa eraginkorragoa eta orekatuagoa aplikatuz, sarea artatzeko, mantentzeko eta ustiatzeko behar diren inbertsio guztiak bermatzeko; Europar Batasunak deskarbonizazioaz ezarritako gidalerro eta helburuetara hurbiltzea, 3,5 tonatik gorako kamioi handiei CO2 emisioak murrizteko pizgarriak emanez; errepide-sareko segurtasuna hobetzea".

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X