egonkortasun programa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak Bruselari helarazi dio Defentsako gastua areagotuko duela 2030erako, BPGaren % 2raino

2022-2025 Egonkortasun Programa berriak gastu militarraren aurrekontuaren areagotzea jasotzen du, BPGaren % 1,2raino 2025 urterako.
Pedro Sanchez, Espainiako Gobernuko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Pedro Sanchez, Espainiako Gobernuko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

Espainiako Gobernuak iragarri du Defentsako gastua areagotuko duela, 2030 urtean BPGaren % 2a jo arte, ostiral honetan aurkeztutako 2022-2025 Egonkortasun Programan jaso bezala. Europako Batzordeari helaraziko zaio, ondoren, agiri hori.

Hala, Pedro Sanchez presidenteak martxoan iragarritakoaren epeak zehaztu ditu Gobernuak. Izan ere, gastu militarra barne produktu gordinaren portzentaje horretaraino igoko zuela esan zuen orduan. Une horretan, "datozen urteetan" % 2ra iritsiko zela esatera mugatu zen, gehiago zehaztu gabe.

Gobernuak Bruselari bidalitako planak "pixkanaka" lortu nahi du helburu hori, 2023rako Defentsako funtsa dezima bat igoko litzatekeelarik, uneko % 1etik % 1,1era. 2024 eta 2025 urteetarako, berriz, beste dezima bat areagotuko litzateke, BPGaren % 1,2raino. Aurrekontuaren areagotze hori ordainpekoen ordainsarira, bitarteko kontsumoetara, kapitalaren eraketa gordinera eta defentsarako langileen errefortzura bideratuta egongo litzateke, testuak jasotzen duenez.

Ostiral honetan bertan aurkeztu du agiria Nadia Calviño Ekonomia Gaietako eta Transformazio Digitaleko ministroak, Maria Jesus Montero Ogasuneko eta Funtzio Publikoko ministroarekin batera eskainitako prentsaurrekoan. Espainiako ekonomiaren hazkundeari buruzko aurreikuspenaren % 4,3ko murrizketa iragarri dute urte honetarako. Horrek 2,7 puntu portzentual suposatzen ditu, aurretik egindako estimazioen (% 7) azpitik, Ukrainako gerrak eta prezioen igoaldiak eragiten duten ziurgabetasun handiko testuinguru batean.

Areagotze "atzeraezina", Sanchezentzat

Sanchezek martxoaren 14an telebistan eskainitako elkarrizketa batean nabarmendu zuenez, Espainiak Defentsako aurrekontua areagotu behar du, era mailakatuan NATOk ezarritako BPGaren % 2ko helburura iristeko. Azaldu zuenez, Gobernuaren konpromisoa da, eta hala proposatuko zien gainerako talde politikoei, hurrengo Estatuko Aurrekontu Orokorrak lantzeko unean.

Hala ere, Espainian Defentsako gastua BPGaren % 1,4 inguruan dagoela adierazi zuen egun horretan, eta ostiral honetan Bruselari bidalitako agiriak % 1ekoa dela dio.

Iragarpenak gaitzespena sortu zuen Unidas Podemos koalizioko kidearengan, gastu militarra areagotzearen zein Ukrainako gerrara armak bidaltzearen aurka agertu baitzen.

Kritikak gorabehera, gobernuburuak "hurrengo urteetan" BPGaren % 2ra iristeko asmoa azaldu zuen, eta "atzeraezintzat" jo zuen. Edonola ere, argitu zuen ez dela "apeta militaristarik", bakea eta demokrazia defendatzeko gogoa baizik.

Zure interesekoa izan daiteke

La secretaria general de Podemos, Ione Belarra, acompaña a los representantes del Comité de Empresa de Tubos Reunidos frente al Congreso de los Diputados, a 17 de junio de 2026, en Madrid (España). Podemos y el comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio (Álava) han presentado una iniciativa en el Congreso de Diputados, en la que se proponen medidas para asegurar la continuidad de la empresa, que actualmente se encuentra en concurso de acreedores.



Marta Fernández / Europa Press

17/6/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan

Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X