MOBILIZAZIOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erosahalmenaren defentsan manifestazioak antolatu ditu Eskubide Sozialen Kartak hilaren 26rako

Hitzordu guztiak 19:00etan hasiko dira. Gasteizen Andre Maria Zuritik aterako da, Bilbon, Arriagatik; Donostian, Boulevardetik eta Iruñean, Autobus Geltoki Zaharretik.
Eskubide Sozialen Gutunak deitutako manifestazioa Bilbon. Artxiboko argazkia: Efe
Eskubide Sozialen Gutunak deitutako manifestazioa Bilbon. Artxiboko argazkia: Efe

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak manifestazioak deitu ditu maiatzaren 26rako Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, soldatak, pentsioak eta gizarte-prestazioak erosteko ahalmena defendatzeko, eta, horrela, aberastasuna banatu eta bizitza duina bermatzeko.

"Prezioen igoera handia jasaten ari gara. Iazko inflazioa (% 6,5) koiunturala zela esan ziguten. Ez zen egia. Eta orain, urte arteko KPIa % 9,8ra iritsi denean, Putinen eta Ukrainako gerraren errua dela esaten digute. Hori ere ez da egia", azaldu du adierazpen batean. 

Zentzu horretan, Eskubide Sozialen Karta osatzen duten eragileek azpimarratu dutenez, "prezioen gorakadaren % 70 Ukraniako guda baino lehen gertatua zen", eta gaineratu du bizitzen ari garen inflazioaren jatorria egiturazkoa dela, "sistema kapitalistaren berezko espekulazioagatik edo elektrizitatearen prezioak finkatzeko sistemagatik.

Oharrean zehaztu dutenez, "botere ekonomiko eta politikoek pobrezia zabaltzen jarraitu nahi dute, aberastasuna gero eta esku gutxiagotan metatzen eta beraz, biztanleriaren gehiengoa are gehiago txirotzen, langile eta herritarron erosahalmena erasotuz".

Gauzak horrela, manifestazioak deitu dituzte Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuetan. Hitzordu guztiak 19:00etan izango dira. Gasteizen Andre Maria Zuritik aterako da manifestazioa; Bilbon, Arriagatik; Donostian, Boulevardetik eta Iruñean, Autobus Geltoki Zaharretik.

Besteak beste, soldatak eta pentsioak KPI errealaren igoerarekin eskatuko dituzte, baita produktu energetiko guztien prezioak kontrolatzea eta mugatzea ere. Era berean, sektore energetikoaren publifikazioa eta kontrol publiko eta soziala, elektrizitatearen prezioa finkatzeko sistema marjinalista aldatzea, konpainia elektrikoek jasotzen dituzten "bidesari klandestinoak" ezabatzea eta trantsizio energetikoa demokratikoki planifikatzeko ibilbide-orri bat eskatuko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 17/03/2026.- Médicos se han manifestado este martes frente al Hospital Donostia durante la huelga general convocada por ELA, LAB y otros sindicatos vascos, en demanda de un salario mínimo interprofesional (SMI) propio. EFE/ Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen sindikatuek bitartekotzari uko egin diote eta Osasun Ministerioarekin zuten bilera bertan behera gelditu da

Joan den martxoaren 27an, sindikatuei Pazienteen Erakundeen Plataformaren bitartekaritza proposatzea erabaki zuten Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluan. Sindikatuak ez daude ados, plataforma “ez delako neutrala, ezta lan kontuetan aditua ere”. Bi aldeek bilera gehiago egingo dituztela adostu dute, baina, bien bitartean, apirilaren 27ko asterako aurreikusitako grebari eusten diote medikuek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X