Eusko Jaurlaritzak 8.764 lanpostuko lan eskaintza publikoa onartu du 2022rako
Eusko Jaurlaritzak 8.764 lanpostuko lan eskaintza publikoa onartu du 2022rako. 1.686 plaza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagozkio, 3.040 Hezkuntza Administrazioari, 315 Segurtasun Administrazioari eta 3.723 Osakidetzari. Administrazio Orokorrari eta bere erakunde autonomoei, Hezkuntzari, Segurtasun Administrazioari eta Osakidetzari dagozkien plazak dira, eta, gainera, Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuak onartutako eskaintzaren berri eman dio Gobernu Kontseiluari.
Eskaintza "aurrerapauso handia da" Eusko Jaurlaritzak enplegu publikoaren bitartekotasuna murrizteko duen helburuan, Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak astearteko Gobernu Kontseiluaren ostean prentsaurrekoan azaldu duenez.
Garamendik zehaztu duenez, "Kidego eta Eskalen Euskal Legean oinarrituta garatzen ari garen finkatze-prozesuen barruan eskaini daitezkeen lanpostu huts guztien deialdia" egingo da. Euskadiko Administrazio Orokorrak 6.315 plaza ditu egituran, eta, prozesu horien bidez, 3.683 plaza esleituko dira behin betiko finkatzeko, hau da, eskaini daitezkeen lanpostu huts guztiak. Horrela, egiturazko bitartekotasuna Europak administrazio publiko guztientzako helburu orokor gisa ezarritakoaren azpitik geratuko da.
Gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak astearte honetan argitaratu ditu Administrazio Orokorrean 1272 plaza betetzeko deialdia duten lehen faseko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak, eta probak irailaren 17an eta 18an izango dira, Barakaldoko BECen. Lau eskalari dagozkien plazak dira: laguntzako langileak (230 plaza), administrari laguntzaileen eskala (677), administrazio eskala (325) eta erizaintzako eskala (40). Gainerako plazak 2022ko abenduaren 31 baino lehen deituko dira.
Hautaketa-prozesuak
Eskala bakoitzean bi hautaketa prozesu mota egongo dira, indarrean dagoen legediaren arabera. Alde batetik, enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesu bat, lehiaketa bidez egiten dena. Bertan, deialdi bakoitzaren oinarrietan zehaztutako merezimenduak baloratuko dira, hala nola esperientzia urteak antzeko lanpostuetan, titulazioa edo hizkuntzak.
Bestetik, enplegua finkatzeko prozesu berezi bat, oposizio-lehiaketa bidez egiten dena. Prozesu horretan, lehenik eta behin, nahitaezko proba batzuk egiten dira, eta, gainditu ondoren, hautagai bakoitzaren merezimenduak baloratzen dira. Prozesu horien bidez, gainera, lanposturik lortu ez duten pertsonek osatutako lan poltsak sortuko dira.
Bi prozesu mota horiek lehenengo fase honetako plazak eta bigarren faseko gainerako eskala eta kategorietakoak esleitzeko balio dute, eta aurtengo abenduaren 31 baino lehen deituko dira.
Bigarren fase horretan, Administrazio Orokorreko 1.836 lanpostutarako deialdia egingo da. Bi deialdietako plaza guztietatik 1.884 merezimendu lehiaketa bidez ebatziko dira (% 60,7), eta 1.224 oposizio-lehiaketa bidez (% 39,3).
Izangaiek gaur bertan, maiatzaren 24an, hasi eta ekainaren 22ra arte eman dezakete izena. Eskakizunei, eskaeren aurkezpenari, hizkuntza-eskakizunei eta oinarri orokorrei, eskala bakoitzeko oinarri espezifikoei edo gai-zerrendei buruzko informazio guztia euskadi.eus webguneko enplegu publikoaren atalean dago eskuragarri.
Garamendi sailburuak adierazi duenez, "indarrean dagoen lege-esparruaren barruan eta ahalik eta segurtasun juridiko handienarekin, deialdi ireki bat diseinatu dugu berdintasuna, merezimendua, gaitasuna eta lehia askea bermatzeko", eta, aldi berean, bitarteko langileen esperientzia luzea eta antzinatasuna aitortu ditu. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko titularrak azpimarratu du "bitartekotasun tasa handia izan dela azken urteotan OPEak ez betetzeagatik, batez ere Estatuak berrezartze tasak ezarri dituelako".
Gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioak egonkortzeko eskaintzari buruz ere hitz egin du Garamendik: Idazkaritza, Diruzaintza eta Kontuhartzailetza lanpostuei dagokiena. Azaldu duenez, 55 lanpostu dira hiru lurralde historikoetan, 20/2021 Legean ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.
Bestalde, Espainiako Gobernuak eta sindikatuek adostu dute Estatuko Administrazio Orokorrean inoiz egin den enplegu publikoaren eskaintzarik handiena abiaraztea, guztira 29.578 plaza 2022rako. Itunak sarrera berrietarako 15.880 plaza, barne-sustapeneko 9.591 lanpostu eta aldi baterako lanpostuak egonkortzeko 4.107 lanpostu biltzen ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadi dago lan-absentismoaren tontorrean, % 9,4ko zifrarekin
Nafarroak, berriz, % 7,4ko absentismoa du eta azken bost urteetako daturik altuenera iritsi da. Bi erkidegoek gainditzen dute Espainiar Estatuko batez bestekoa.
Maderas de Llodioko langileak lanera itzuli dira 284 eguneko grebaren ostean
Enpresa batzordea eta Garnica akordio batera iritsi ziren joan den astean, lanera itzuli nahi izan duten kaleratuek itzultzeko aukera izan zezaten.
Renferen aldiriko trenak Hendaiara iritsiko dira urrian eta Frantziako abiadura handikoak Irunera, urtarrilean
Brinkola-Irun lineako trenak Hendaiara iristea ahalbidetuko duen akordioa sinatu berri dute Espainiako Garraio Ministerioak eta SNCF Frantziako tren konpainiak, Parisen. Era berean, TGV konpainiako tren lasterrak Gipuzkoako udalerrira arte helduko dira datorren urtetik aurrera.
Talgok eta Renfek 132 milioiko akordioa sinatu dute eta Avril trenen kontratu polemikoa itxitzat eman dute
Akordioaren arabera, Talgok 200 milioi euro jasoko ditu hiru hilabeteko epean, eta Renferekin zuen zigorra 2032an hasiko da ordaintzen.
Gizarte Segurantzako afiliatuen kopuruak gora egin du Euskadin eta Nafarroan, baina langabeziak ere gora egin du
Gipuzkoak izan du langabeen kopuruan gehikuntzarik handiena, eta Bizkaia da nagusi kotizatzaile berrien esparruan. Arabak, aldiz, balantze negatiboa du bi adierazleetan.
Gaurtik aurrera eskatu ahal izango dute Euskadiko familiek seme-alabengatiko 200 euroko dirulaguntza
Seme-alabak 4 urte izan arte luzatuko da laguntza hori, eta lehen aldiz tutoretza- eta harrera-familiei zabalduko zaie. Guraso bakarreko familien kasuan, gainera, seme-alabak 4 eta 7 urte izan bitartean, hilero 100 euroko laguntza jaso ahal izango dute.
Aldundiek eskumena izango dute beste lurraldeetako ibilgailu gidaridunen zerbitzua ematen duten enpresak zigortzeko
Euskadiko Garraio Agintaritzak protokolo bat adostu du VTC zerbitzuetan ikuskapenak eta zehapenak koordinatzeko.
Uztailaren 7an sartuko da indarrean Tubacexen lan-erregulazioa, langile-batzordearekin akordiorik lortu gabe
Aldi baterako lan-erregulazioak 430 langileri eragingo die. ELA sindikatuak iragarri du helegitea prestatzen hasiko dela, eta LAB egoera aztertzen ari da bere zerbitzu juridikoekin.
Jainagak eta Tubacexek Tubos Reunidos erosteko interesa erakutsi dute
Bilboko enpresariak eta Laudioko konpainiak erosketa prozesuaren lehen izapidea bete dute; eskaintza bat aurkeztu aurretiko interesa agertu dute.
Greba mugagabea deitu dute Bergarako eta Zarauzko IAT zentroetan uztailaren 13tik aurrera
ELA eta LAB sindikatuek lanuztera deitu dute lan-hitzarmena berritzeko negoziazioaren "blokeoa" dela eta.