Elkarretaratze batek Metro Bilbaon murrizketak gelditzea eskatu du Bizkaiko Aldundiaren egoitza aurrean
ELA, CIM eta UGT sindikatuetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza aurrean, Bilbon, Metro Bilbao "murrizketak" gelditzea eskatzeko, hamarkada batean zehar langileek "erosteko ahalmena galdu" dutelako. Era berean, ordutegi eta txanden anabasa salatu dute, "familia eta lan-bizitza bateratzea eragozten duelako".
Sindikatuek lanuzteak deitu dituzte metroan, 07:00etatik 09:00etara eta 19:00etatik 21:00etara, eta ekainaren 29an eta uztailaren 1, 13 eta 15ean errepikatuko dira. Uztailaren 7, 8 eta 9rako ere, Bilbao BBK Live jaialdiarekin batera, 19:00etatik 21:00etara lanuzteak deitu dituzte.
Bizkaiko hiriburuan egindako elkarretaratzean, "negoziazioaren blokeoa" kritikatu dute sindikatuek; jarrera horrekin enpresak "kolektiboak zatitzea" soilik bilatzen duelako.
Horregatik, Metro Bilbao, Garraio Partzuergo eta Bizkaiko Aldundiari "murrizketa politikak uzteko eta hobekuntzak", eskatu dizkiete.
Gainera, Euskotrenen eta Bizkaibusen emakidadunetan orain dela gutxi lortutako akordioak gogora ekarri dituzte, "tentsio foku guztiak baretu dituztelako, baina Metro Bilbaoko zuzendaritzak ez die heldu nahi".
Bestalde, trenbideko makinisten sindikatuak (SEMAF) lanuztera deitu ditu asteazken honetan Bilboko Metroko 200 makinistak, segurtasuna eta zerbitzuaren profesionalizatzea aldarrikatzeko. Geldialdiak puntuko orduetan egingo dituzte: 07:00etatik 09:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.
Halaber, uztailaren 1ean, 8an, 9an, 13an eta 15ean, lanuzte gehiago egingo dituzte aipatutako orduetan.
Agiri batean, sindikatuak salatu du enpresak "beste kategoria batzuetako beharginak" jarri nahi dituela "trenak gidatzen", eta horrek "segurtasuna arriskuan" jarriko duela ohartarazi du. "Bilboko metroari eskatzen diogu albo batean utz dezala 'low cost' eredua, profesionalizazioa bultzatzeko, eta bere gain har ditzala ardurak eskumenak, eskubideak eta betebeharra definitzeko", adierazi dute.
"Bilboko metroa modernoa, profesionala eta segurua izan dadin, enpresak hitzarmenean hainbat neurri jaso behar ditu kolektiboa profesionalizatzeko, ardurak aitortzeko eta langileen eskubideak eta betebeharrak definitzeko", berretsi dute.
Metro Bilbaok "atsekabez" hartu ditu lanuzteak
Metro Bilbaok "atsekabez hartzen ditu" gaurko deituta dauden lanuzte partzialak. Enpresaren arabera, "lanuzte partzialak sindikatuek enpresaren zuzendaritzaren
proposamena osorik entzun gabe deitu dira, hitzarmen kolektiboaren negoziazio bete-betean".
"Enpresaren proposamenean, besteak beste, enplegua sortzen da (egun hiriarteko tren konpainiaren inoizko lantalderik handiena dagoenean), eta soldata-igoera % 2tik
gorakoa izango litzateke (estatuko aurrekontu orokorren arabera, indarrean dagoen legedia betez gainera). Era berean, txanden antolaketan eta lan-baldintzetan ere
hobekuntzak eskaini dira", adierazi zuen Metro Bilbaok aurreko iganean zabaldu zuen ohar baten bidez.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.