Hego Euskal Herriko herritarren % 15,35 pobrezia edo bazterketa arriskuan daude
Pobrezia edo bazterketa arriskuan dagoen biztanleriaren kopuruak gora egin zuen iaz Hego Euskal Herrian, eta % 15,35ean kokatu zen. Hala ere, Nafarroak Espainiako Estatuko tasarik txikiena du, % 14,7. Euskal Autonomia Erkidegoan, pobrezia eta bazterketa arriskuak gora egin zuen iaz % 16raino. 2020an, % 13,9ko portzentajea izan zuen EAEk.
Espainiako Estatistika Institutuak (INE) Bizi-baldintzen Inkesta argitaratu du asteazken honetan. Espainiako Estatuan herritarren % 27,8 pobrezia arriskuan daude, iaz baino zortzi hamarren gehiago.
Arope tasaren definizio baten bidez zenbatu dute portzentajea, hiru egoera hauetako batean aurkitzen den biztanleria neurtuz: pobrezia arriskua, gabezia material eta sozial larria edo enplegu jarduera txikia.
Euskadik pertsonako batez besteko dirusarrera altuenak izan zituen Estatu mailan, 15.544 euro; ondoren Foru Erkidegoak, 15.269 euro. Espainiako batez bestekoa 12.269 eurokoa izan zen 2021ean.
Hala ere, Euskadiko dirusarrerak 2020an baino % 1,7 txikiagoak izan ziren. Orduan, batez beste 15.813 eurokoak izan ziren, Estatu osoko altuenak ere.
Pobrezia arriskuak gora egin zuen Euskadin 2020rekin alderatuta; % 9,8an kokatu zen, hau da, 2,2 puntu handiagoa. Estatuko bigarren tasarik txikiena da. Portzentajerik txikiena Nafarroak du.
Oporrak, gastuak eta ordainketak
Bestalde, INEk familien zailtasun ekonomikoak aztertu ditu: gutxienez astebetez oporretan joan ahal izatea, espero ez diren gastuei aurre egiteko gaitasuna, ordainketak atzeratzera behartuak izatea eta hilabete bukaerara iristeko zailtasunak.
Dirusarrerekin hilabete bukaerara iristeko zailtasun handiak dituzte herritarren % 4,6k EAEn; Estatuan % 8,8k. Euskadi zailtasun txikienak dituen bigarren erkidegoa da, Errioxaren (% 3,1) atzetik.
Gutxienez astebetez oporretan joaterik ez duten biztanleen portzentajea % 16,4koa da EAEn, 2020an baino gutxiago (% 18). Espero ez diren gastuei aurre egiteko pertsonen proportzioak ere hobera egin du; izan ere, % 19tik (2020) % 18,4ra murriztu da 2021ean.
Bi portzentajeak Estatuko txikienak dira. Espainiako herritarren % 32,7k ezin dute oporretan joan, eta % 33,4k ezin diete gastuei aurre egin.
Azkenik, Euskadiko herritarren % 8,8k ordainketak atzeratu behar dituzte, bigarren portzentajerik baxuena, Errioxaren atzetik. Estatuko batez bestekoa % 14,4koa da.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.