lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lanuzteak Bilboko metroan ostegun, ostiral eta larunbatean 19:00etatik 21:00etara

ELA, CIM eta UGT sindikatuek deitutako lanuzteen hirugarren astea da. Metro Bilbaok prentsa ohar batean adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak % 30eko gutxieneko zerbitzua ezarri du.
Lanuzteak ostegun, ostiral eta larunbatean, 19: 00etatik 21:00etara. Argazkia: metro Bilbao
Lanuzteak ostegun, ostiral eta larunbatean, 19: 00etatik 21:00etara. Argazkia: metro Bilbao

Metro Bilbaok jakinarazi duenez, gaur (uztailak 7), bihar (hilak 8) eta larunbatean (hilak 9) lanuzteak izango dira metroan 19:00etatik 21:00etara. ELA, CIM eta UGT sindikatuek deitutako lanuzteen hirugarren astea da hau.

Prentsa-ohar batean Metro Bilbaok adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak % 30eko gutxieneko zerbitzua ezarri du, "baina litekeena da zirkulazioan dauden trenen kopurua handiagoa izatea, betiere grebarako eskubidea eta hitzarmen kolektiboan jasotako lan-eskubideak errespetatuz", gaineratu du.

Tren enpresak gogorarazi du bermatutako gutxieneko zerbitzuen ordutegia www.metrobilbao.eus webgunean egongo dela eskuragarri. Era berean, lanuzteen ordutegietatik kanpo, zerbitzuaren % 100 eskainiko dela nabarmendu dute.

Metro Bilbaoren arabera, hitzarmen berriaren inguruko negoziaketen egutegiak bere horretan mantentzen dituzte zuzendaritzak eta sindikatuek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X