Metro Bilbaoko beharginek lanuzte gehiago egingo dituzte astearte eta ostegun honetan
ELAk, CIMek, UGTk eta Semaf tren-gidarien sindikatuak lanuzte partzialak deitu dituzte astearte honetarako Metro Bilbaon, 06:30etik 09:30era eta 18:30etik 21:30era, hitzarmen kolektiboaren negoziazioetan aurrerapausoak aldarrikatzeko.
Aurreko deialdietan bezala, Eusko Jaurlaritzak % 30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu, baina trenen zirkulazioa handiagoa izan daiteke, baliabideen arabera, enpresak ohar batean jakitera eman duenez.
"Ezustekoak saihesteko, bidaiak aldez aurretik planifikatzeko" gomendioa eman die enpresak erabiltzaileei agirian. Gutxieneko zerbitzuen ordutegia webgunean eskuragarri izango dela erantsi du Metro Bilbaok. Gainerakoan, % 100eko zerbitzua eskainiko dutela ziurtatu du.
Zuzendaritzak azpimarratu du sindikatuekin batzartzeko bileren egutegia mantentzen dutela hitzarmen berria negoziatzeko; eta lanuzteek bidaiariei eragin diezaieketen "eragozpenak deitoratu" ditu.
Ostegunean lanuzte partzial gehiago izango dira, 06:30etik 09:30era eta 18:30etik 21:30era.
Azken lanuzteak iragan asteazkenean eta ostiralean egin zituzten. Metroko zuzendaritzaren hitzetan, % 22,1eko jarraipena izan zuten.
Tren batzuek Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak "areagotzeko" aukera eman zuten, eta "ez zen istilurik izan", erantsi duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.