Krisi energetikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak ez du "kontsumitzaileei errazionamendu edo murrizketarik ezartzea" aztertzen

Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroak adierazi duenez, Espainiako Gobernuak kontsumitzaile domestiko eta industrialekin "konpromisoa" du.
Teresa Ribera. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Espainiako Gobernuak dio ez duela gasaren kontsumoa mugatzeko asmorik

Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak ez du "kontsumitzaileei errazionamendu edo murrizketarik ezartzeko hipotesia" aztertzen. Gas kontsumoan "aurreztearen eta eraginkortasunaren" aldeko apustua egin du ministroak.

Riberak Bilboko Portuan egin ditu adierazpenak, DemoSATH haize-sorgailu itsas eolikoaren estreinakoan. Gas kontsumoa % 15 murrizteko Bruselaren egitasmoa hizpide izan du ministroak.

"Batzordearen proposamen zehatza zein den" ikusi beharko dutela esan du Riberak. Ministroaren hitzetan, "elkartasunaren aldeko dei oso indartsua egin dute", eta "Espainiak elkartasunarekin konpromisoa du, baina elkartasun hori emateko modurik onena ikusi behar dugu".

"Litekeena da", Espainiaren biltegiratze "gaitasunarekin lotura handiagoa izatea, gasbidetik heltzen den gasaren menpeko diren Estatu kideei babesa emateko", azaldu duenez. Ministroaren ahotan, Espainiako Gobernuak kontsumitzaile domestiko eta industrialekin "konpromisoa" du.

Kontsumitzaileek "orain ez dute murrizketarik merezi"

"Espainia Europarekin solidarioa izango da, baina gure elkartasuna askoz erabilgarriagoa izango da gure azpiegiturak erabili eta europarrak gasaz hornitzen baditugu, ez Espainiako kontsumitzaile domestiko eta industrialen kontura, aspalditik faktura oso garestia ordaintzen ari direlako, uharte energetikoa izateagatik, hain zuzen ere", nabarmendu du.

Espainiaren biltegiratze gaitasuna azpimarratu du agintariak, "Europako gaitasunaren % 30 baino gehiago delako". Gainera, Espainia "gas natural likidotuaren sarrera portu nagusia da", gogorarazi du. Hori kontsumitzaileen fakturetan islatu da, eta "orain ez dute murrizketarik merezi", gaineratu duenez.

"Aurreztearen eta eraginkortasunaren aldeko apustua" beharrezkoa ikusten du ministroak, baina "kontsumitzaileei errazionamendu edo murrizketarik ezartzeko hipotesia" ez du aztertzen.

Riberak ziurtatu duenez, "lehenago edo beranduago" Errusiak Europara gasa bidaltzeari utziko dionaren "uste sendoa dute". Europak, bestalde, "Errusia gas, ikatz, petrolio eta uranio hornitzaile nagusia izateari uztea nahi du", erantsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X