Metro Bilbao
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lanuzteak berriro Bilboko metroan gaur, 6:30etik 9:30era eta 18:30etik 21:30era

Mobilizazioaren helburua bikoitza da: alde batetik, hitzarmen kolektiboaren negoziazioan presioa egitea, eta, bestetik, makinisten lan baldintzetan ezartzekoak diren aldaketen aurka protestatzea. Ostegunerako, alegia, hilaren 28rako, deialdi berdina dago deituta.
Lanuzteak, berriro ere, puntako orduetan egingo dituzte
Lanuzteak, berriro ere, puntako orduetan egingo dituzte. EITBren bideo batetik hartutako argazkia.

Gaur, asteartean, eta ostegunean, hilak 28, berriro ere izango dira lanuzteak Bilboko metroan, ELAk, CIMek, UGTk eta Trenbide Makinisten Espainiako Sindikatuak deituta. Mobilizazioaren helburua bikoitza da: alde batetik, hitzarmen kolektiboaren negoziazioan presioa egitea, eta, bestetik, makinisten lan baldintzetan ezartzekoak diren aldaketen aurka protestatzea. Lanuzteak egingo dituzte 6:30etik 9:30era, goizeko txandan, eta 18:30etik 21:30era, arratsalde-gaueko txandan; Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ditu ezarrita, zerbitzuetako % 30.

Eguneko gainerako orduetan, uztaileko lanegun bateko zerbitzuetako % 100 izango dira. Hori eman du jakitera Metro Bilbaoko Zuzendaritzak astelehenean ohar bidez.

Zuzendaritzak ziurtatu duenez, sindikatuekin egitekoak diren bilera-egutegiari eutsiko diote, "hitzarmen berria negoziatzeko jarrerak gerturatzen saiatzeko". Metro Bilbaok lanuzte gehiago izatea deitoratu du "bezeroengan duen eraginagatik". Horrez gain, gomendioa da bidaia aldez aurretik planifikatzea, afekzioak saiheste aldera.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 21/11/2025.- El vicepresidente del Banco Central Europeo, Luis de Guindos, ha protagonizado este viernes en Bilbao el primer encuentro del Foro Gran Vía, en el que ha compartido su visión sobre los retos y oportunidades de la economía europea. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

De Guindosen esanetan euroguneko ekonomia uste baino hobeto doa eta interes-tasen maila egokia da

Europako Banku Zentraleko presidenteordearen hitzetan, Espainiako ekonomia, hazkundeari dagokionez, "ondo doa", % 3 inguruko mailarekin, gaur egun eurogunerako EBk proiektatzen duena (% 1,3 aurten) baino askoz ere maila altuagoan. Adierazi duenez, hazkunde horren atzean inmigrazioaren ondoriozko biztanleriaren hazkunde "oso garrantzitsua" dago, eta ohartarazi duenez, egungo eskaerari aurre egiteko horren beharrezkoa den "alokairuko etxebizitzaren eskaintza mugatzen ari da erregulazioa". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X