LANA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uztailean langabezia jaitsi da Euskadin, baina gora egin du Nafarroan

Uztailean, EAEn 448 langabe gutxiago izan dira, eta 111.194 langaberekin amaitu da hilabetea. Nafarroan, ostera, aurreko hilabetean baino 91 langabe gehiago egon dira, eta, guztira, 31.440 pertsona daude langabezian.
Bi langile Bilbon. EITB Mediaren artxiboko irudia.
Bi langile Bilbon. EITB Mediaren artxiboko irudia.

Uztailean, langabeziak behera egin du, eta 448 langabe gutxiago izan dira Euskadin, % 0,40 gutxiago. Jaitsiera horrek aurreko lau hilabeteetan baino erritmo motelagoa izan du. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan erregistratutako datuen arabera, momentu honetan, 111.194 langabe daude EAEn.

Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordearen arabera, aurtengo uztaila 2008tik langabetu gutxien izan duena da, eta, duela 13 urte baino gehiagotik, edozein hilabeteko zifrarik onena lortu du. 2021eko uztailarekin konparatuta, 8.008 langabe gutxiagorekin amaitu da hilabetea.

Kontratazioari dagokionez, azken hilabeteetako eredua errepikatu da. Izan ere, kontratazio mugagabea nabarmendu da, eta guztizkoaren % 26,31n kokatu da. Uztailean, 70.226 kontratu berri sinatu dira, eta horietatik 18.475 izan dira izaera horretakoak. 2021ean, lan erreforma oraindik onartu gabe zegoenean, kontratuen % 9,3 mugagabeak izan ziren.

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren titularren kopuruak gora egin du, eta 75 pertsona gehiagok jasotzen dute dirulaguntza hori; guztira, 49.827 pertsonak.

Gainera, 19.385 pertsonak aitortu dute Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarrera, eta horietatik 10.129k DSBEarekin osatzen dute.

Gurpeguiren arabera, datuek "ez dute uzten ondorioztatzen enpleguak datozen hilabeteetan izango duen bilakaera". Sailburuak gaineratu du energiaren inflazioaren eta ziurgabetasun ekonomikoaren aurrean enplegua "mantendu" egin dela, eta dagoeneko "frogatu" dela "Gobernuak, enpresek eta langileek gaitasuna" dutela arazoei aurre egiteko.

Nafarroari dagokionez, langabeziak gora egin du, eta 91 langabe gehiago daude, % 0,29, ekainarekin alderatuta. Guztira, 31.440 pertsona daude langabezian Nafarroan. Diru Sarrerak Bermatzeko Errentak % 0,03 behera egin du.

Lan Ministerioak argitaratutako datuen arabera, Nafarroan aurreko urteko uztailean baino 3.233 langabe gutxiago daude, eta, urtetik urtera, % 9,32ko jaitsiera izan du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X